Aurtengo Euskararen Eguna ospatuko dugu Madrilen azaroaren 29an, larunbata. Iaz bezala, Bertsoafari bat egingo dugu Julen Zelaieta eta Unai Gaztelumendirekin.
Hala ere, oraingo honetan antolakuntza pribatua izango da, eta elkarte batean egingo da. Hor Madrilen aritzen garen hainbat euskara ikasle eta irakasle bilduko gara: ea iazko giroa berriz ere gozatzen dugun!
Apuntatzeko, mezu bat bidali helbide honetara: jurtzixabi@yahoo.es
Bai, badakigu bertsoafari non eta Madrilen egitea gauza xelebrea izango dela bat baino gehiagorentzat, baina esanak esan zuen zain gaude!
Aupa!
Cubainformación web sitean Ruper Ordorikari egindako elkarrizketa bat eskegi dute, erdaraz. Oso interesgarria da, benetan...
Hor kontu bitxi aipatzen da. Ruperen disko ezagun bat "Dabilen harria" da. Horrek Axular idazleak XVII. mendean zegoeneko arabilitako euskal esaera zahar bati egiten dio erreferentzia: Dabilen harriak goroldiorik ez, hots, Piedra que anda no cría lama.
Baina, ingelesez nola esaten da "dabilen harria"? Entzn eta ikasi...
Jorge
Kaixo,
Azterketen zapore mikatza leuntze aldera, Jabier Muguruza kantaria izango dugu gurean.
Ekitaldia SOLASA JABIER MUGURUZAREKIN izango da, eta aukera izango dugu berarekin hitz egiteko musikaz, euskaraz, euskal kulturaz... eta eguraldiaz ere, hala nahi izanez gero.
Antolatzailea: Euskal Filologia Saila, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filologia Fakultatea.
Laguntzailea: Madrilgo Euskal Etxeko euskaltegia
Noiz eta non: Maiazaren 20an, Madrilgo Euskal Etxeko bilkura-aretoan, 19:30etan
Jovellanos kalea, 3 (Metro geltoki hurbilenak: Sevilla eta Banco de España)
Sarrera librea da
Atzo Sarri-Ruperren Martin Larralde hunkigarria entzun genuen.
Eta nor zen, bada, Martin Larralde hori?
Martin Larralde, Bordaxuri, 1782an Larpurdiko Hazparne herrian jaio zen, eta 1821an Rocheforteko espetxeko eritegian hil zen.
Haren familiakoak baserritarrak eta artisauak ziren, baina dirudienez ondasun asko zeukan. Bera Plumagaineko etxearen oinordekoa zen, baina 1815ean hilketa bat leporatu eta "galeretara" bidali zuten. Hor hilko zen sei urte geroago, askatasuna berriro erdietsi gabe.
Larralde bertsolari edo "koblakari" famatua zen, baina gaur egun bere zorigaitza kontatzen duen bertsoa gogoratzen da batez ere: Galerianoaren kantua, hain zuzen. Koplak oso gogorrak dira, hor bere senideei leporatzen baitie bera salatu izana...
Bada web-gune bat Martin Larralde Bordaxuriren istorio lazgarria gomutatzeko. Hor, besteak beste, Galerianoaren kantua entzun dezakezue, Pantxo eta Peiok kantatua.
Iparraldeko XIX. mendeko bertsolarien bizitza bortitz horiek (Etxahün Barkoxek ere istilu larriak izan zituen justiziarekin) Les miserables gogorarazten didate, baina euskaraz...
Jorge
Bada, gaur klasean entzundako kanten artean, Ruperren Zaindu maite duzun hori da zirrara handiena eragin zidana, oraingoz.
Esteka honetan kanta entzun dezakezue, baita bideoa ikusi ere.
Bada, neska-mutilok, animatu eta zuen abesti kuttunenak hemen jarri! (SGAEren baimenerakin, noski, jende zintzoa gara gu, legearen beldur etab.).
Jorge