Mezua: Oroitzapeneri begira

2007-01-04

Permalink 19:11:01, Atalak: 1976, abagune hura gogoan.  

Oroitzapeneri begira

 

Joan Mari Torrealdai Anaitasunan zuzendari izan eta Jakin eta Euskaldunon Egunkarian ere lanean aritutako esperientziadun gizona da. Beste horrenbeste esan dezakegu Mikel Atxagari buruz, berau, Zeruko Argia aldizkarian gogor aritu baitzen. Kazetaritza ikasketak egin gabe zituztela, gazte-gaztetatik praktikatu dute kazetari lana.

 

Francok agintzen zueneko garaiak, euskal prentsari begira, “izugarri latzak” izan zirela gogor azpimarratzen dute. “Oso urte gorabeheratsuak” izan ei zirela, diote. Gainera, kazetaritza ikasketak hemen egiteko aukerarik ez zegoela eta, euskal prentsan lanean hari ziren gehienak (guztiak ez esatearren…) titulubakoak ziren. Hori gutxi balitz, “Franco hil zenean, 215 kazetarietatik euskeraz moldatzen zirenak 10 besterik ez ziren”, esan digu bikoteak.

 

Torrealdaik, garaiko zentsurari egiten dio erreferentzia. “Garai hartan, bazegoen kaleratutako idatzien kontrol administratibo bat”, diosku. Idazlea ez ezik, hedabide horretako zuzendaria ere salatu egingo zuten administrazioak nahi ez zuen hori kaleratuz gero. Beldurra zabaldu egin zen auto-zentsurari bidea irekiz eta arazoa benetan gaiztotu zen orduan. Idazleak jada, gertatutakoa edo uste zuena edo igorri nahi zuena idazten ez zuelako. Egin, egiten zuen, baina administrazioari gustatuko litzaiokeen modura edo hark onartuko zukeen modura egiten zuelako… Nabaria zen euskal politikak bere komunikabidea behar zuela.

 

Baina Franco hilda, 70.hamarkada aldi itxaropentsua izan zen. Aldaketak zetozen politikoki, sozialki… Ilusioa eta gogoa gainez zeukaten euskal prentsa aurrera atera nahi zutenek. Aldi itxaropentsu hartan, komunikabideak ere mugitzen hasiak ziren. Mundu oso bat ireki zen politikan eta euskeran. Euskal prentsan, urratsak egiteko modernizatu beharra eta E.H aintzakotzat hartu beharra ikusi zuten. Aldarrikapenak gehitu ziren. Euskal komunikabideez hitzegiten hasi ziren, kazetarien etorkizunaz….

 

Honela, euskera batua indartzeaz bat, kazetaritza eskolak irekitzeak bezalako ekintzak egin ziren. Ordea, diru arazoak oso nabarmenak zirela kausa, etorkizuna ilundu egiten da euskal kazetaritzan. Bikote honek, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzen zati handi bat EITBra bideratuta zegoela/dagoela kritikatzen dute, eta euskal kazetaritza hori baino mundu zabalago bat dela nabarmendu. Hortik , Anaitasuna aldizkariaren  diruak baldintzatutako “gero arte?” .

 

Euskal aldizkari batzuk elebidun izatera pasa ziren. Aldizkari horietako irakurleak, elebidunak izan artean, gaztelerak garrantzia handiagoa zuela/duela sinisten zuten eta igorleek eskaintzaren zati garrantzitsuena gazteleraz idatzita ematen zuten/dute, euskera 2.maila batera pasatuz. Horren adibide ditugu Deia eta Egin.

 

“EITBn ere, euskerari ematen zitzaion/zaion erabilera guztiz 2.mailakoa da” salatzen du bikoteak, umeei eta kirol zaleei eskeinita dagoelako programazioa.

 

Guztiz baikor, lan handia egin zutela badakite eta harro daude. Hala ere, bidea gaitza dela eta oraindik egiteko asko dagoela ikusten dute. “Ametsaren zati bat besterik ez da gauzatu”, dioskue. Ezin ahaztu ditzakegulako Euskaldunon Egunkariak (itxi), Egin (itxi) eta Jakin (7urteko isilunea) aldizkariek jasotako erasoak. Bai, estatuan nork agintzen duen argi utzi eta kulturaren mundua zanpatzen duten zentzugabekeriazko eraso horiek. Urteetan egindako lana pikutara bidaltzen dutenak.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Gureprentsa blog

Euskal Prentsa aztergai izan dugun lau ikasle gara. Azken 30 urteetan gure herriko prentsak jasan duen bilakaera kontatuko dugu jarraian. Urte guzti hauetako protagonistak eta gaur egungo protagonisten testigantzak, elkarrizketak... Guztia Euskal Prentsa hobeto ezagutzeko. Azkenik guk gai honen inguruan izan dezakegun iritzia edo kritika zuekin partekatu nahi genuke. Eta zuek izan dezakezuen iritziaz gure lana aberastu.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Gureprentsa

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Artxiboak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution