Artxiboak: Iraila 2009

2009-09-30

Permalink 11:28:06, Atalak: Bortziriak, Informazio erabilgarria  

Alfabetatzea, bossa eta samba lagun

Bortzirietako Ika-k alfabetatze kanpaina antolatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Lesakako Udalaren laguntzaz. Eta ikasleak erakarri asmoz, bossa eta samba euskaraz egiten dituen ZURA taldearen emanaldia eskainiko dute urriaren 3ko gauean.

  
----------

2009-09-28

Permalink 14:18:21, Atalak: Euskaraz Seguruago  

Euskaraz seguruago, bilerak erakundeekin

Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara sailarekin batzartu da Kontseilua, ‘Euskaraz seguruago’ kanpainaren berri eman eta arlo horretan euskararen normalizazioak dituen erronkak eta beharrak haiekin aztertzeko. Euskarako zuzendari nagusia den Estibalitz Alkorta Barragánekin eta bertako teknikaria den Joxean Amundarain Iturriozekin batzartu gara.  

----------
Permalink 13:14:34, Atalak: Hizkuntza-politika  

Hizkuntza-politika hobetzeko Udalen konpromisoa

Kontseiluak hitzarmena sinatu du hainbat udalekin, beren hizkuntza-politika hobetzeko asmoz. (+)

ikusi Udalekin hitzarmena- bideoa



----------
----------

2009-09-25

Permalink 11:35:29, Atalak: Euskaraz Seguruago  

Euskaraz seguruago, bilerak erakundeekin

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batzartu da Kontseilua, ‘Euskaraz seguruago’ kanpainaren berri eman eta arlo horretan euskararen normalizazioak dituen erronkak eta beharrak haiekin aztertzeko. Koordinazio Zuzendaria den Igor Calzadarekin eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio arduraduna den Araceli Díaz de Lezanarekin batzartu gara.
 

Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru-Zerbitzuarekin ere batzartu da Kontseilua, Euskararen Foru-Zerbitzuko  arduraduna den Jokin Larrañagarekin eta bertako teknikaria den Txus Arrietarekin batzartu gara.

----------
Permalink 11:25:52, Atalak: Azkoitia  

Euskaraz lan egiten laguntzeko zerbitzua Azkoitian

Azkoitian honako zerbitzuak eskaini dizkiete bertako eragileei beren lana euskaraz egitera iristea errazteko

HITZA DOAN. Hitza egunkariko harpide ez diren arloetan egunkaria ezagutarazteko, entitateei urtebeteko harpidetza eskaintzen zaie, doan.

‘OSTALARITZAN’ IKASTAROA. Euskaraz ez dakiten ostalaritzako langileei eta arlo horretan lan egin nahi duten langabetuei zuzendua.

MENUAK EUSKARAZ SAIO PRAKTIKOA. Donostiako Udalaren menuen bihurgailua nola erabili ikasteko.

IDAZKIAK EUSKARAZ SAIO PRAKTIKOA. gestoria, aseguru-etxe eta higiezin-bulegoetako langileentzako, erabili ohi dituzten idazkien euskarazko bertsioa interneten non topatu ikasteko.

----------

2009-09-21

Permalink 11:00:55, Atalak: Donostia  

Kaxkariñen alkatiaren bandoa

Honako bandoa agertu da udan honetan Donostiako kaleetan.
"Nik, kaxkarinen alkatia naizen aldetik, eta ditudan eskumenez baliatuta, jakinarazi
nahi dizuet Donostiya erabat euskalduna izatea nahi dudala." (+)
----------

2009-09-16

Permalink 11:48:14, Atalak: Euskaraz Seguruago  

Euskaraz seguruago, bilerak erakundeekin

Kontseilua erakundeekin batzartzen hasi da, ‘Euskaraz seguruago’ kanpainaren berri eman eta arlo horretan euskararen normalizazioak dituen erronkak eta beharrak haiekin aztertzeko. Lehen bilera  Nafarroako Gorbernuaren Euskarabidea institutuarekin egin du, bertako Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria den Rubén Fuertes Peraltarekin eta Euskararen Gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko Zuzendaria den Julen Calvo Jiménezekin.

----------

2009-09-14

Permalink 14:14:45, Atalak: Informazio erabilgarria  

Añanan euskara mingainean

----------
----------
Permalink 13:01:44, Atalak: Amurrio  

EUSKARAZ BAI EGUNA AMURRION

Amurrioko gizarte eragileek argi dute: euskaraz barra-barra aritzeko aukerak sortu behar dira herrian, eskaintza erakargarria antolatu behar da eta gainera festa giroan egitea posible bada, ongi baino hobe. Hau horrela izanik, Ohiturak Elkartea, AEK, Aiara Dantza Taldea, Aiebe eta Belaiki Elkarteek Euskaraz Bai Eguna antolatu zuten ekainaren 7an Amurrion, Udalaren babesletzarekin.  Helburua, egun bat euskaraz pasatzeko aukera ematea. Hau zela eta, antolatutakoa ikusteko baino entzuteko, hitz egiteko, parte hartzeko, elkar harremanean jartzeko antolatu zuten. Eta prestatu zuten egitarau erakargarri horrekin  ez da harritzekoa amurrioarrek gonbiteari maila politean erantzun izana. Bazkaltzen 100 lagun izan ziren, eta goxo bazkaltzeaz gain merke bazkaldu zutela esan daiteke, 3 euroan, Udala egin baitzen gastuen kargu. Mus txapelketan 15 bikote aritu ziren, eta gaueko kantukadan 50 inguru. Ederra!
Klikatu hemen
----------

2009-09-04

Jendaurrean euskaraz

Kontseiluak prest du aurten herrietako lan taldeei proposatu dizuen bigarren ekintza: ‘Euskararen ezagutzaren BEHAKETA jendaurreko zerbitzua eskaintzen duten establezimenduetan’.

Horren bidez, gonbidatu nahi ditugu euskara ikastera jendaurreko zerbitzua eskaintzen duten enpresa, zerbitzu eta entitateetan bezeroak euskaraz artatzeko adina ez dakiten langileak. Euskara zerbitzu-hizkuntza izatera iristeko, nahitaezkoa baita euskaraz mintzatzen jakitea.

Ikusi kanpainaren komikia irudian klikatuz:

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Euskaraz Bai Dinamika Herrietan


Argazkiak.org | euskaraz bai gif © cc-by-sa: EBDH
Argazkiak.org | egunkaria libre! © cc-by-sa: EBDH

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution