Artxiboak: Ekaina 2009

2009-06-30

Permalink 13:51:31, Atalak: Euskaraz Seguruago  

624 aseguru euskaratzeko eskaria

Kontseiluak, Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu eta zuen laguntza bikainaz garatu dugun Euskaraz seguruago kanpainaren lehen fasea amaitu da.

Emaitza nabarmenak izan ditu eta hala jakitera ematen dizuegu:

  • 624 aseguru euskaratzeko eskariak egin zaizkie
  • 75 aseguru-etxe eta artekariri.
  • 429 eragile eta norbanakok parte hartu dute eskari zabalean

 

Zorionak guztioi egindako lanarengatik!


Orain, Kontseilua harremanetan jarriko da aseguru-etxe horiekin guztiekin beren zerbitzuak euskaraz (ere) eskaini ditzaten eskatzeko.


Hala ere, kanpainan parte hartzeko aukera bada oraindik hemen.


----------

2009-06-29

Permalink 16:22:17, Atalak: Baztan  

Baztanen eraginkortasunak gora

Baztanen, Bai Euskarari Ziurtagiriaren seigarren banaketa ekitaldia egin dute, eta Ziurtagiria lortu duten 55 entitateetatik 5ek mailan gora egin dute. Entitateon lanari eta bailarako udalaren eta euskalgintzaren laguntza eta eraginari esker, urte honetan 4 entitate igaro dira “euskararen bidean” mailatik “zerbitzua euskaraz” mailara. Beste entitate bat “zerbitzua eta lana euskaraz” mailara iritsi da. Hori da bidea, euskaraz bai!

----------

2009-06-23

Permalink 10:07:46, Atalak: Euskaraz Bai, Euskaraz Seguruago  

Azken aukera, azken astea!

Datorren asteartean bukatuko da ‘Euskaraz seguruago’ kanpainarekin bat egiteko epea.

  • Euskaraz bizi nahi dugulako,
  • Gure eskubidea delako,
  • Aseguruak euskaraz ere egin ditzaketelako,
  • Gure diruaz ordaintzen dugun zerbitzua delako,
  • Gutako bakoitza gakoa garelako euskarak esparru gehiago lortzeko,
  • Guk ere presioa egin dezakegulako,
  • Eskatzen ez badugu ematen ez digutelako,
  • Oraintxe bertan normalizazioan eragile aktiboa izan zaitezkeelako,

Zabaldu mezua zure inguruan eta lortu 3 lagun gehiago euskararen etorkizuna aseguratzeko! ORAINTXE EGIN DEZAKEZUNA ZERTAN GEROKO UTZI? Bete datuak hemen  EZ HAUTSI KATEA!!

                                                                                                       

----------

2009-06-22

Permalink 10:48:29, Atalak: Tolosaldea  

TOLOSALDEAN PIZTU DA EUSKARAREN SEMAFOROA

Tolosaldeko euskalgintzak Bloga sortu du eskualdean euskararen gainean dauden albisteak, hausnarketak, kezkak, ardurak, kanpainak eta orotarikoak biltzeko, eta euskaltzaleei topaleku berri bat eskaintzeko ere.
Semaforoaren irudia baliatuko dute blogean, argitaratutako albisteak hiru mailatan sailkatzeko: euskararentzat mesedegarriak direnak argi berdea eramango dute; kaltegarriak badira, gorria; eta kontuz ibiltzekoak badira, laranja.
Bloga ezagutzeko, klikatu irudian.
info (+) 
----------

2009-06-12

Permalink 13:54:00, Atalak: Euskaraz Bai, Euskaraz Seguruago  

400 eskari dagoeneko!

Joan den apirilean ‘Euskaraz seguruago’ kanpaina abiatu ganuenetik, ekimenak erantzun zabala izan du orain arte, izan ere, aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzeko 401 eskaera zenbatu ditugu jada. Horietatik 236 dira entitateek egindako eskariak, eta 165 norbanakoenak. Kanpainaren bitartez eta herritarrek egindako eskaerari erantzunez, Euskal Herrian lan egiten duten 65 aseguru-etxeri egingo zaie euren zerbitzuak euskalduntzeko eskaera.

Dinamikak aurrera jarraitzen du eta ekainaren bukaera arte euskaltzale orok aseguru-etxeetan eragiteko aukera izango duzue, norbere aseguru-etxeari eskabide-orria bidaliz edota aseguru-etxeei zuzendutako eskari zabaletan parte hartuz. Info  (+)

----------

2009-06-10

Permalink 14:48:47, Atalak: Euskaraz Bai, Euskaraz Seguruago  

EZ HAUTSI KATEA! jadanik...

...271 GARA ESKARIA EGIN DUGUNOK… ZU IZAN ZAITEZKE 272GARRENA. Zabaldu mezua zure inguruan eta lortu 3 lagun gehiago euskararen etorkizuna aseguratzeko! ORAIN  EGIN DEZAKEZUNA ZERTAN GEROKO UTZI? Klikatu irudian

----------
Permalink 11:54:56, Atalak: Bortziriak  

Bortzirietan bizi-bizi

112 zenbakiak Bortzirietan bizia adierazten du, euskaraz bizitzeko nahia, konpromisoa. Joan den larunbatean burutu da Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa ekitaldia, bosgarren urtez. Bortzirietako 112 enpresa, saltoki, elkarte eta abarreko entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria. Info (+)

 


----------

2009-06-09

Permalink 13:54:31, Atalak: Euskaraz Bai, Euskaraz Seguruago  

Ez hautsi katea!

EZ HAUTSI KATEA… EUSKARAK 2 MINUTU MEREZI DITU… SEGURU!

 JADANIK 239 GIRA ESKARIA EGIN DUGUNOK… ZU IZAN ZAITEZKE 240GARRENA

  •  Euskaraz bizi nahi dugulako,
  • Gure eskubidea delako,
  • Aseguruak euskaraz ere egin ditzaketelako,
  • Gure diruaz ordaintzen dugun zerbitzua delako,
  • Gutako bakoitza gakoa garelako euskarak esparru gehiago lortzeko,
  • Guk ere presioa egin dezakegulako,
  • Eskatzen ez badugu ematen ez digutelako,
  • Oraintxe bertan normalizazioan eragile aktiboa izan zaitezkeelako,

 

 EZ HAUTSI KATEA!! Eskaera bateratuan parte hartu eta gu sartuko gara harremanetan zure aseguru etxearekin aseguru poliza euskaraz galdegiteko

Zoin da zure aseguru etxea? Bete datuak hemen klikatuz

                                                                             

Zabaldu mezua zure inguruan eta lortu 3 lagun gehiago euskararen etorkizuna aseguratzeko!

 ORAINTXE EGIN DEZAKEZUNA ZERTAN GEROKO UTZI?

----------

2009-06-08

Permalink 13:37:45, Atalak: Informazio erabilgarria  

Elkarte eta autonomoei zuzendutako zerbitzu berria

Elkarte eta autonomoei zuzendutako Autonomoak.net euskarazko zerbitzu berria eskaintzen hasi da Euskalkidetza Kooperatiba, doan. Autonomo eta antzeko funtzionamendu maila duten enpresa txikietarako zerbitzua da (adibidez, ondasun erkidego edo sozietate zibiletarako, edota elkarteetarako). Atari honen bidez arlo ekonomikoa kudea daiteke: aurrekontuak, albaranak, fakturak, gastu eta zergen kudeaketa eta diru sarrerak eta irteeren kudeaketa.

Gehiago jakiteko klikatu irudian: 



Beste hainbat tresna eta informazio baliagarri:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/dokumentu_soziolaboralak/eu_9374/agiri_soziolaboralak.html

----------

2009-06-05

Permalink 14:48:49, Atalak: Barañain  

BARAÑAINEN EUSKARAZ BAI DINAMIKAN AURRERA

Barañaingo IKAko Sahats Fundazioak eta Barañaingo Udalak elkarlan hitzarmena sinatu dute pasa den maiatzaren 26an. 2002 urtetik indarrean dago eta urtez urte berritu dute. elkarlan hitzarmen honetatik emaitza interesgarriak lortu dira urte hauetan (Ziurtagiriaren bilakaera goranzkoa izan da, sektorekako hausnarketa saioak egin dituzte, Barañaingo eragite sozialean inziditu dute, nazio mailako kanpainetan barañaindarrak parte hartzera deitu dituzte…)
Murrizketa
Aurten elkarlan hitzarmena berritu bada ere, hitzarmenaren kopuru ekonomikoak 7.000 euroko murrizketa jasan duela adierazi dute, hitzarmenaren heren bat hain zuzen ere. Honek eragin zuzena izanen du aurrera atera ahalko diren lanetan eta, ondorioz, 7 urte arrakastatsu hauetako normalizazio prozesuan. Sahats Fundazioak murrizketa honi ahalik eta modu eraginkorrenean aurre egiteko lehentasunak markatu ditu bere urteko plangintzan eta datorren urteko hitzarmenean gauzak bere onera bueltatzea espero dute, duintasunez lan egiteko murrizketaren aurretiko kopurua behintzat beharrezkoa baita.

 

----------

2009-06-03

Permalink 09:44:07, Atalak: Altza, Donostia  

Donostialdean ez galtzeko GIDA

 

Donostialdean Bai Euskarari Ziurtagiria duten 205 entitateen gida argitaratu dute Donostiako Euskarak Batzen eta Altzako Bizarrain elkarteek eta Ziurtagiriaren Elkarteak, bigarren urtez.  Aurtengo gidak, iazkoak baino 49 zerbitzu gehiago jaso ditu. Liburuxkaren 6.000 ale kaleratuko dira, eta Irutxuloko Hitzaren harpidedunei banatu zaie. Gainontzekoak, ziurtagiria duten saltokiek eta enpresek banatuko dituzte beren bezeroen artean.

Gidaren bidez Donostia eta Altzako euskalgintzak dei egin nahi die euskaltzaleei euskaraz bizitzeko olatura atxiki daitezen, euskaldunok euskaraz bizitzeko jarrera gure egin eta indartuz gero, bizkortu baitezakegu eragile sozial eta politikoek euskararekiko jokabide aktiboak izatea. Euskaraz bizitzeko tresna baliagarri eta erakargarria izan nahi du gidak. (+)

 
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Euskaraz Bai Dinamika Herrietan


Argazkiak.org | euskaraz bai gif © cc-by-sa: EBDH
Argazkiak.org | egunkaria libre! © cc-by-sa: EBDH

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution