2010-04-27

Permalink 13:43:45, Atalak: Euskaraz Bai  

Lehen hitzetik ZERBITZUA EUSKARAZ

        
----------

2009-11-19

Permalink 11:13:17, Atalak: Euskaraz Bai  

Euskalgintzaren maparen aurkezpen ekitaldia

Euskalgintzaren mapa direktorioa aurkeztu du Kontseiluak. Ekitaldian izan ginen Lea-Artibai, Donostia eta Ordiziko euskalgintzako kideak, Gaindegia eta Sozioluingusitika Klusterra erakundeak, Kontseiluko bazkideak diren Berria, EHE, Elhuyar, Emun, Hik Hasi eta Uema, aplikazioa sortu duten Aztiker eta KAM erakundeak eta Kontseiluaren Idazkari Nagusia eta Euskaraz Bai Dinamika Herrietan egitasmoko lankideok.

Euskalgintzaren maparen bidez, euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditugu, eta beraien arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini.



kontseilua
berria
Argia erabili.com karrajua  
----------

2009-11-10

Permalink 11:48:14, Atalak: Herriak, Informazio erabilgarria  

Euskalgintza, non eta zertan?

Kontseiluak Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du.
Horren bidez, euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari zareten elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditugu, eta zuen arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini.

Web orriaren aurkezpena datorren astean izango da, azaroaren 17an, Martin Ugalde Kultur Parkean, 18:00etan. Euskalit eta Innobasque-k antolatutako Zientzia, Teknologia, Berrikuntza, Kalitatea eta Bikaintasunaren Astearen baitan egingo dugu aurkezpena.

Sarrera hitzaldia Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusiak egingo du, eta Euskalgintzaren maparen aurkezpena Zigor Etxeburuak (Euskaraz Bai Dinamika Herrietan egitasmoaren arduraduna). Entzuleak gonbidatuta zaudete zuen ordenagailu eramangarriekin etortzera, wifi konexioa izango baita Mapan nabigatzeko. Kafea eskainiko da.

Etorriko zareten ziurtatzea eskatzen dizuegu, tokiaren aurreikuspena egiteko. Deitu (943 591 200 / 943 303 551) edo idatzi (herriak@kontseilua.org)

----------

2009-11-06

Permalink 13:38:34, Atalak: Malerreka  

Orain, baita Malerrekan ere!

Bazebilen inguru-minguruan Euskaraz Bai dinamika, eta iritsi da Malerrekara, atzo sinatutako lankidetza-hitzarmenarekin. (info +) Kontseilua, Ttipi-ttapa, Noticias de Navarra, DV
 
 
----------

2009-11-04

Permalink 18:26:41, Atalak: Azkaine  

Azkainen, herriko sarreran, plakan bertan...

Euskaraz bai plaka zintzilikatu dute herriko sarreran, herriko plakaren alboan. Horren bidez, bisitari orok jakingo du Azkainek apustua egin duela euskarak garapen osoa eskuratu dezan herrian.

EUSKARAZ BAI HILABETEAren ekintzen baitan egin dute, aurten ere, Azkainek euskara ospatzen baitu azaroan



(info + ) Kontseilua, Sud ouest
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Euskaraz Bai Dinamika Herrietan


Argazkiak.org | euskaraz bai gif © cc-by-sa: EBDH
Argazkiak.org | egunkaria libre! © cc-by-sa: EBDH

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution