2009-06-30

Permalink 13:51:31, Atalak: EuskarazBai, Euskaraz Seguruago  

623 aseguru euskaratzeko eskaria

Kontseiluak, Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu eta zuen laguntza bikainaz garatu dugun Euskaraz seguruago kanpainaren lehen fasea amaitu da.

Emaitza nabarmenak izan ditu eta hala jakitera ematen dizuegu:

  • 623 aseguru euskaratzeko eskariak egin zaizkie
  • 75 aseguru-etxe eta artekariri.

Zorionak guztioi egindako lanarengatik!


Orain, Kontseilua harremanetan jarriko da aseguru-etxe horiekin guztiekin beren zerbitzuak euskaraz (ere) eskaini ditzaten eskatzeko.


Hala ere, kanpainan parte hartzeko aukera bada oraindik hemen.


----------

2009-06-29

Permalink 16:22:17, Atalak: Baztan  

Baztanen eraginkortasunak gora

Baztanen, Bai Euskarari Ziurtagiriaren seigarren banaketa ekitaldia egin dute, eta Ziurtagiria lortu duten 55 entitateetatik 5ek mailan gora egin dute. Entitateon lanari eta bailarako udalaren eta euskalgintzaren laguntza eta eraginari esker, urte honetan 4 entitate igaro dira “euskararen bidean” mailatik “zerbitzua euskaraz” mailara. Beste entitate bat “zerbitzua eta lana euskaraz” mailara iritsi da. Hori da bidea, euskaraz bai!

----------

2009-06-23

Permalink 13:26:17, Atalak: Donostia  

oharra

Donostiako Bagera euskara elkarteko langilea den Ainara Vazquezen atxiloketa dela eta, bere senideei eta lagunei elkartasuna adierazi nahi die Kontseiluak, eta pairatzen duen egoeragatik kezka agertu nahi du. Kontseiluaren hainbat ekimenetan laguntzaile da Ainara eta berehala lanean izatea espero eta nahi du Kontseiluak.

----------
Permalink 10:07:46, Atalak: EuskarazBai, Euskaraz Seguruago  

Azken aukera, azken astea!

Datorren asteartean bukatuko da ‘Euskaraz seguruago’ kanpainarekin bat egiteko epea.

  • Euskaraz bizi nahi dugulako,
  • Gure eskubidea delako,
  • Aseguruak euskaraz ere egin ditzaketelako,
  • Gure diruaz ordaintzen dugun zerbitzua delako,
  • Gutako bakoitza gakoa garelako euskarak esparru gehiago lortzeko,
  • Guk ere presioa egin dezakegulako,
  • Eskatzen ez badugu ematen ez digutelako,
  • Oraintxe bertan normalizazioan eragile aktiboa izan zaitezkeelako,

Zabaldu mezua zure inguruan eta lortu 3 lagun gehiago euskararen etorkizuna aseguratzeko! ORAINTXE EGIN DEZAKEZUNA ZERTAN GEROKO UTZI? Bete datuak hemen  EZ HAUTSI KATEA!!

                                                                                                       

----------

2009-06-22

Permalink 10:48:29, Atalak: Tolosaldea  

TOLOSALDEAN PIZTU DA EUSKARAREN SEMAFOROA

Tolosaldeko euskalgintzak Bloga sortu du eskualdean euskararen gainean dauden albisteak, hausnarketak, kezkak, ardurak, kanpainak eta orotarikoak biltzeko, eta euskaltzaleei topaleku berri bat eskaintzeko ere.
Semaforoaren irudia baliatuko dute blogean, argitaratutako albisteak hiru mailatan sailkatzeko: euskararentzat mesedegarriak direnak argi berdea eramango dute; kaltegarriak badira, gorria; eta kontuz ibiltzekoak badira, laranja.
Bloga ezagutzeko, klikatu irudian.
info (+) 
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Euskaraz Bai Dinamika Herrietan

Euskaraz bai Dinamika Herrietan egitasmoan parte hartzen dugunon txokoa da hau. Bilgune honetan martxan jarritako proiektuen berri emango diogu elkarri, iritziak trukatuko ditugu eta baita egitasmo berriak sustatu ere!
Argazkiak.org | euskaraz bai gif © cc-by-sa: EBDH

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution