Badira urte batzuk bertan behera utzitako Lemoizko Zentral Nuklearra izango zenean Atlantida izeneko egitasmoa gauzatzeko asmoak argitaratu zituztela.
Egitasmo horren helburua leku hartan zientzia eta energiari buruzko parke tematiko bat sortzea zen, batez ere zentral nuklear bat barrutik erakustea.
Aipatu behar da, nahiz eta Lemoizko Zentral Nuklearra lan egiteko prest egon, inoiz ez zela bertara berau martxan jartzeko beharrezko zuen uraniorik sartu. Hau da, gaur egun edonor sartu liteke barrura inolako arrisku gabe.
Arestian aipatutako proiektua martxan jarri ezkero, barrura sartu ahal izango litzakeen munduko zentral nuklear bakarra izango litzateke. Hori bai, bere jabe den Iberdrola barrunbeak husten hasi zen eta eztakit gaur egun zerbait geratuko den.
Baina zergatik ez da aurrera eraman proiektua?
Zergaitik ez du Iberdrolak (Zentralaren jabetza duenak) bultzatzen?
Zentralaren kostua denon artean ordaindu badugu, zergatik ez da denontzat erabilgarri?
Zergatik dago eraikin hori erabili gabe?
Hona hemen zentralaren historia:
www.euskomedia.org/euskomedia/SAunamendi?idi=eu&op=7&voz=CENTRAL%20NUCLEAR%20DE%20LEMONIZ
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
Blog honetan edozer aurkituko duzu euskaraz.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |