2007-01-29

Permalink 16:23:54, Atalak: Dakusat, 75 hitz  

Beste bidegabekeria bat

Durangon, trena lurperatzeko lanak direla eta Lebarion lursailak desjabetzeari ekin dio Eusko Jaurlaritzak bertan trenen tailerra eraikitzeko asmoarekin. Hori bai, lan horrek aurrera eramateko bertan dagoen Txosna baserria eta bere landa desjabetzeari ekin diote. Jabeek diotenez, baserria eta landagatik 213.000€ eman nahi dizkiete, Bizkaiko etxebizitzen bataz besteko balioa 360.000€koa denean.

Hemen dakusagu agintean daudenen bidegabekeria bat, beste bat.

Albiste osoa irakurtzeko jo: http://www.anboto.org/pdf/anboto-228.pdf ko 6. orrira.

2006-05-10

Permalink 15:49:45, Atalak: Dakusat, 158 hitz  

Lemoizeko Atlantida egitasmoa

Badira urte batzuk bertan behera utzitako Lemoizko Zentral Nuklearra izango zenean Atlantida izeneko egitasmoa gauzatzeko asmoak argitaratu zituztela.

Egitasmo horren helburua leku hartan zientzia eta energiari buruzko parke tematiko bat sortzea zen, batez ere zentral nuklear bat barrutik erakustea.

Aipatu behar da, nahiz eta Lemoizko Zentral Nuklearra lan egiteko prest egon, inoiz ez zela bertara berau martxan jartzeko beharrezko zuen uraniorik sartu. Hau da, gaur egun edonor sartu liteke barrura inolako arrisku gabe.

Arestian aipatutako proiektua martxan jarri ezkero, barrura sartu ahal izango litzakeen munduko zentral nuklear bakarra izango litzateke. Hori bai, bere jabe den Iberdrola barrunbeak husten hasi zen eta eztakit gaur egun zerbait geratuko den.

Baina zergatik ez da aurrera eraman proiektua?
Zergaitik ez du Iberdrolak (Zentralaren jabetza duenak) bultzatzen?
Zentralaren kostua denon artean ordaindu badugu, zergatik ez da denontzat erabilgarri?
Zergatik dago eraikin hori erabili gabe?

Hona hemen zentralaren historia:
www.euskomedia.org/euskomedia/SAunamendi?idi=eu&op=7&voz=CENTRAL%20NUCLEAR%20DE%20LEMONIZ

2006-05-09

Permalink 12:40:30, Atalak: Dakusat, 8 hitz  

Lehenengo mezua

Apurka apurka edukiz betetzen joango naiz blog hau.

Azken erantzunak

DakuSat

Blog honetan edozer aurkituko duzu euskaraz.

Iraila 2010
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Atalak


Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution