Edukira joan | Menura joan | Bilaketara joan

:: Hurrengo orrialdea >>

Leku aldaketa

(Iruñean, 2009ko Martxoaren 25ean)

Dagoeneko,  badaramagu bi urte geure blog sistema propioa erabiltzen, eta, hortaz, liburuen blog hau jarraitzen dugu hurrengo helbide honetan:



http://irati.pnte.cfnavarra.es/iturrpro/aldizkaria/blogs/index.php?blog=19



Bertan, liburu berriak topatuko dituzue, gehi hemen agertzen diren guztiak ere. Momentuz, 185 liburu eta 480 laburpen

Ion Rey





------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ibai Calero



GAIZKI ATERATAKO ARGAZKIA

Etxetik irteterakoan, Peterrek Gerter bere urtebetetzera gonbidatu zuen. Peterrek bere urtebetetzean kirol jaialdi bat egin nahi zuen, baina azkenean ez zuen egin nagusiek entrenamendua zutelako. Arratsaldeko laurak eta hogeitabost ziren. Peterrek askaria prest zuen eta Gerter, Uwe, Sebas, Jurgene eta Thomas itxoiten ari zen. Mahai batean argazki kamera bat zuen bere lagunei argazkiak egiteko. Askaria jatean amak beste gela batera eraman zituen, jolas bat azaldu zien eta beraiek jokatu zuten. Sariak ferietako sarrerak ziren, irabazten zutenentzat. Gero txartelekin azokara abiatu ziren Peterren amaren autoan. Han neska batek sarrerak nahi zituela esan zien lagunei eta beraiek ezetz esan zuten. Astelehen goizean, Peter trenean zegoela, bere aurrean zegoen gizona egunkaria irakurtzen ari zela ikusi zuen eta Peterrek irakurri zuen ferietako neska desagertu zela eta herritar guztien laguntza behar zutela.

Josune Egea



JULIETA ROMEO ETA SAGUAK

Gure protagonistak Julieta izena du.Berak ez daki sagu gozozale batzuk dituela etxean.Afaldu ondoren gau guztietan dantzan egiten zuen erratzarekin.Egun batean Julieta dietan jartzen da.Saguak larri dabiltza jatekoarekin,eta orain nola lortuko dute janaria?Sagu azkarrenari ideia bat bururatzen zaio:erratzari galdetzea ea badakien zergatik jarri den Julieta dietan.Lortuko al dute arazoa konpontzea?

Iker Portillo



JOKO BIKOITZA

Alison eta Kate, bere laguna, 0 mailako azterketa egiten ari dira.
Alison igerilari bikaina da eta Grinborogh-en bizi da. Hango igerilekuan egiten dituzte entrenamenduak, Jarmanek entrenatzen ditu. Egun batean Jarmanek igeri ikastaro bat zegoela Castell Brenin-en esan zien. Zozketa bat egin zuen bakarrik bederatzi joan ahal zirelako.
Tokatuko al zaio Alisoni ikastarora joatea?

Mikel Monreal



DANNY MUNDUKO TXAPELDUNA

Dannyk ez dauka amarik baina uste du bere aita munduko aitarik hoberena dela. Biak haien gasolindegi-tailerraren ondoan bizi dira, ijito karro batean. Gau batean Danny esnatu eta aita ez dagoela konturatzen da. Non egongo ote da aita? Zer ezkutatzen dio semeari?

:: Hurrengo orrialdea >>

This site works better with web standards! Original skin design courtesy of Tristan NITOT.