2007-03-01

NIKOLAS TXIKIREN OPORRAK
Istorio honetako protagonista Nikolas dugu. Liburuan, bere bizitzako bi uda kontatzen dizkigu. Honen lagunak hauexek dira: Alzeste, Clotaire, Eudes… Kontatzen duen lehenengo udan, mutikoaren etxean, uda guztietan bezala, sekulako iskanbilak sortzen dira oporrak nora joango diren pasatzera erabakitzeko, baina azkenean erabakitzen dute, nolabait. Nora joango ote dira aurten? Hor, oso ongi pasatzen dute eta gure protagonistak lagun asko egiten ditu eta horiekin oso ongi pasako du. Egun batean hondartzan jolasten ari direla baloiarekin, ostikada bat ematen dio Nikolasek eta bere aitari buruan ematen dio. Zer egingo du? Honek sekulako liskarra egingo dio eta zerbait esaterakoan negarrez hasi eta hotelera bueltatu da. Zer esan ote dio?
Bigarrengo udan, Nikolas etxean dagoela, bere gurasoek bera bakarrik joan beharko dela esaten diote. Udaleku batera bidaliko dute eta. Nola hartuko du Nikolasek?
Hor lagun asko egiten ditu eta milaka abentura pasako ditu, arrantzara joango da, basoan galdurik…Zer egingo du?
2006-03-08
Nikolas gurasoekin batera joan zen oporretara: Bains herrira. Eta hango hotel batean egon ziren. Lagun berriak egin zituen. Euria egiten ez zuenean hondartzara eta itsas barrurra joaten ziren. Bestalde, eguraldi txarra egiten zuenean barruan jolastu behar izaten zuten eta izugarrizko iskanbilak sortzen zituzten. Horren ondorioz, hurrengo udan udaleku batera bidali zuten gurasoek. Mutila dabilen leku guztietan gertatu ohi dria gauza xelebreak eta “landa urdin” izeneko kanpamenduan ere izan zen nahiko komeria.
Nola izango ote dira Nikolas Txikiren oporrak?
Dibertigarriak izango ote dira?
Liburua umorezko da.
Oso interesgarria eta dibertigarria
2006-02-01

Urtero, Nikolasen aitak eta amak eztabaidatzen zuten nora joan oporretan eta, ama beti negarrez hasten zen. Orduan, berak joan nahi zuen lekura joaten ziren. Baina aurten aitak erabaki zuen nora joan. Hegoaldera joan ziren Bains-les-Mers izeneko herri batera eta eta hango hotel batean egon ziren. Nikolasek hotelean lagun berriak egin zituen eta hondartzara joaten ziren euria egiten ez zuenean. Hurrengo udan udaleku batera bidali zuten, Landa urdi izeneko kanpamentu batera.
Ze gertatuko ote zaio Nikolasi kanpamenduan?
Bihurrikeririk egingo ote du?
Liburu hau gomendatzen dut oso barregarria delako.


Zabaldu
Bildu
Twitter