2007-03-09
ESKUBELTZ
Eskubeltz taldea haurrez osatuta dagoen ikertzaile talde bat da. Behin, eskolan,leihotik begiratzen ari zirelarik ,ondoko etxe abandonatu batean norbait zegoela ohartu ziren eta ikertzen hasi ziren erantzun bat bilatu arte.Nor egongo da honen barruan?Izango dute mutil-neska hauek abentura gehiago?
2007-02-16
ESKUBELTZ
Eskubeltz taldea haurrez osatuta dagoen ikertzaile talde bat da. Behin, eskolan,leihotik begiratzen ari zirelarik ,ondoko etxe abandonatu batean norbait zegoela ohartu ziren eta ikertzen hasi ziren erantzun bat bilatu arte.Nor egongo da honen barruan?Izango dute mutil-neska hauek abentura gehiago?
AITOR BARCENA ASIAIN 1 F
2006-03-09
Eskubeltz taldea Idoia, Felix, Pottolo eta kikik osatzen dute. Bere etxearen aurrean beste txabola bat dago eta norbait bizi dela konturatzen dira. Orduan etxean sartzen dira. Barruan gizon bat seiluak ikusten ari da, eta faltsuak direla konturatzen dira. Horren ondorioz, taldearen lana hasi egiten da...
Zer gertatuko da X jaunarekin?
Lortuko ote dute seilu faltsuegilea harrapatzea?
Zer egingo ote dute?
Niri liburua asko gustatu zait, detektibe bat bezala sentitzen zarelako.
Irakurtzea gomendatzen dizut.
2006-02-15
Neska-mutil talde bat inbestigatzen edo, edozein problema soluzionatzen dituzte.Kasu honetan lagunak detektibeak izaten dira poliziari laguntzen. Narrazioan irudiak eta galderak agertzen dira zu asmatzeko eta gure taldeari laguntza emateko. Baina kasu hau zuk inbestigatu behar duzu, eta...
Zer gertatuko ote da?
Soluzionatuko ote dute?
Liburu hau gure adinentzako neska-mutilei asko gustatu ahal zaie nik behintzat gogoko izan dut.
2006-02-14
Neska-mutil batzuk, gutxi gora behera gure adinekoak, lapurreta edo edozein motatako problemetan detektibeen lanak egiten dituzte,pistak, soinuak eta bere adimenari esker kasu guztietan erruduna edo lapurra aurkitzeko. Gainera liburu honetan zu ere arrastoak topatu ahal izango dituzu, protagonistei laguntzen. Narrazioan, irudi batzuk daude baina zerbait arraroa dago marrazki guztietan, edozeinek zerbait egin duela probatzeko, sarrera ezkutuak aurkitzeko, pertsona ezezagunak nor diren jakiteko etab. Baina ez dizut guztia kontatu behar istorio honetan detektibea zu zarelako eta nik esaten badizut liburuak zentzua galduko duelako. Buruhauste asko daude baina…
Nolakoak izango ote dira irtenbidea aurkitu beharko diezun kasuak?
Zeintzuk izango ote dira arazoak?
Ipuin hau asko gustatu zait abenturazkoa eta intrigazkoa delako,gainera ez da oso luzea. Imaginak testua dibertigarriagoa izatea egiten dute, bestela narrazioa neke samarra izango zelako.
Testu hau irakurri, ondo pasatuko duzula uste dudalako. Gure adinerako egokia da eta gai ezberdinak daudenez, kasu bakoitzean gai bat, ez zara nahasiko eta istorioak ez du zentzumena galduko.
Liburua irakurri ondo pasatuko duzulako!!!!


Zabaldu
Bildu
Twitter