2006-03-17

Nerea

Christi, aitarik gabeko familia baten alabak, lotsa du senide baten jantzi bat (zamarra) eraman behar duelako. Hala ere, eskolan, esaten du eramaten duena Harrison Ford-en arropa dela. Gainera, gezurra esango du: osaba batek erosi duela azoka batean (Hollywood-en azokan). Txantxa honek bidea egingo du. Mutil polit eta alai batekin topo egiten du eta maitemintzen dira elkarrekin. Gainera, oso ongi pasatuko dute abentura asko egiten.

Nolakoa ote da Christiren zamarra?
Ongi aterako ote zaio esandako gezurra?

Liburu hau abenturazkoa da. Neskatila baten bitzitza kontatzen du.
Asko gustatu zait, liburu hau oso dibertigarria baita.
Irakurri ondo pasatu nahi baduzu.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . dbh . 19:50:17 . 97 Hitzak . Indiana Jones-en zamarra . Erantzun

2006-01-18

Paula

Liburua irakurri aurretik

Christie, neskatila adoleszentea da. Aitarik gabeko familia ingeles batean bizi da. Hiru anai-arreba ditu: Pedro, Jaime eta Suzy. Bera txikiena denez eta aberatsak ez direnez, arropa heredatu behar du. Egun batean, bere arrebaren zamarra batekin joan zen institutora. Denak barrezka hasi ziren, orduan bera, lotsa zuenez, Indiana Jones-en arropa zela esan zuen. Gezurra horiek txarrera joan ziren, eta egia esan beharko zuen. Orduan bere lagunak Georges ezagutu zuen.

Ze esperientzia gehiago biziko ote ditu?

Jantzi gehiago heredatu beharko ote ditu?

Gazte baten bizitza kontatzen du: bere arazoak, amoreak...
Gustatu zait, historio hau nire adineko bati buruz hitz egiten duelako. Eta niri gertatu ahal zitzaizkidan gauzak esaten dituelako.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . dbh . 12:05:28 . 110 Hitzak . Indiana Jones-en zamarra . Erantzun