2006-03-09
Bada familia bat: ama eta semea. Inglaterrara joan eta gurasoak hiltzen dira. Mutikoa amonarekin geratzen da.
Egun batean, amona hasten zaio sorgin istorioak kontatzen. Baina, kontakizunez gain, egun batean, kobazulo batean bizi zirela sorgin gaiztoak jabetu zen...
Zer egiten ote dute sorginek kobazuloan?
Eta mutikoa amonaren etxean?
Liburua oso polita iruditu zait
2006-03-07
Bazen behin ume bat bere amonarekin bizi zena. Asko maite zuten elkar eta, gauean, amatxik gaztetxoari sorginei buruzko ipunak kontatu ohi zizkion: “Boteredun emakume horiek izaki ikaragarriak dira eta haurrak gorrotatzen dituzte”.
Udan, oporretan, hondartzara joan ziren. Gure protagonista, egun batean, hoteleko gela batera joan zen eta, han, zenbait emakume zeuden…
Sorginak ote dira?
Zerbait egingo ote diote?
Ipuin hau mutiko batek sorgin batzuekin izandako arazoei buruz doa.
Liburu hau asko gustatu zait, oso dibertigarria baita.
Barregura ematen duten kontakizunak atsegin badituzu, irakurri ezazu istorio hau, gustatuko zaizu eta!
2006-01-12
Bazen behi mutiko bat amona Norvegian zuena.
Umeari asko gustatzen zitzaion amonarekin egotea, batez ere kontatzen zituen istorioak zirela eta. Kontakizun horiek beti sorginei buruzkoak ziren.
Gaztetxoak amonak esaten zion guztia sinisten zuen.
Udako oporrak iritsi eta zenbait arrazoirengatik oporrak hondartza ondoan zegoen hotel handi batera joan ziren eta hor...
Zer gertatuko ote zaio mutikoari?
Sorginen batekin topatuko ote da?
Mutil batek sorginekin duen abentura bati buruz doa.
Asko gustatu zait liburua, oso dibertigarria baita. Oso ondo pasatu dut liburu hau irakurtzen, zenbait gauzak barregura asko eman dit eta.
Irakurri liburu hau ondo pasatu nahi baduzu,


Zabaldu
Bildu
Twitter