2007-03-08



BIHOTZ AUSARTA

Urtzi 13 urteko gaztea da. Bere gelako neska batez maitemindurik dago (Oihane) baina neskatoak ez dio kasu gehiegirik egiten. Edortak, Urtziren lagun minenak, behin baino gehiagotan esan dio Oihanerekin bakarrik dagoenean momentu hoberena izango dela neskari bere sentimenduak argitzeko, baina Urtzik ez du inoiz momentu hori aurkitzen.
Gaztetxoaren bizitza ez da bere garai hoberena igarotzen ari; etxeko bronkak oso arrunt bihurtzen ari dira eta azterketetako notak gero eta txarragoak ateratzen ari dira. Urtzi irrikaz dago udaberriko kanpaldia heldu dadin baina denak ez baditu gainditzen...

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . dbh . 10:24:21 . 85 Hitzak . Bihotz ausarta . Erantzun

2007-02-16



BIHOTZ AUSARTA: Urtzi mutiko arrunta da: lagunak ditu, klasean aspertzen da, neska batekin maiteminduta dago eta anaia bat du, Oskar izenekoa.Baina arazoak hasten dira Urtziren aitak errieta egin ondoren, dena aprobatzen ez badu ez dela kanpaldira joango esaten dionean; eta gainera bere lagun Edortak esaten dio Txispas, ikasgelako mutiko desatseginena, berak maite duen Oihaneren atzetik dabilela, zeren eta azken egunotan beraren atzetik dabil. Gauza da gainditu nahi duela, kanpaldian Oihaneri deklaratu nahi duelako, baina, teknologia eta natur ia-ia suspendituak ditu. Aitak, gainera, esaten dio bere musika entzun nahi badu, dena aprobatu behar duela. Lortuko al du Urtzik dena gainditzea? Lortuko al du Urtzik Oihaneri deklaratzea? Eta lortuko al du aitarekin harreman hobeagoa izatea? Eñaut Aldasoro Errea. DBHko 1. maila - F
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . oiht . 14:16:23 . 121 Hitzak . Bihotz ausarta . Erantzun 1

2007-01-26


BIHOTZ AUSARTA

Urtzi 13 urteko mutil bat da. Bere bizitza denboraldi txar batetik igarotzen ari da: etxean liskarrak eguneroko gauza bihurtzen ari dira eta azterketetan gero eta nota txarragoak ateratzen ari da . Oihane izeneko neskaz maitemindurik dago eta mutiko gaztea irrikaz dago udaberriko kanpaldia heldu dadin. Edortak, bere lagun minenak, erran baitio Oihanerekin dagoenean momentu aproposena dela neskari sentitzen duena esateko. Baina bere aitarekin izan zuen liskarretako batean esan zion ez baldin bazuen dena gainditzen ez zela ateraldira joango .Gainera gazteak antzeman du azken aldi honetan Txispas madarikatua Oihanetik oso gertu dabilela eta beraien artean haserraldi ugari hasiko dira . Lortuko al du gure lagunak neskatoaren bihotza konkistatzea ?
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . dbh . 15:55:47 . 105 Hitzak . Bihotz ausarta . 4 erantzun