2007-03-08



JARA:BIKIAK ETA BIKOTEAk

Jara eta Urko musuaren ostean elkarrekin ateratzen hasten dira. Baina Jarak ez daki bere Urko maitea lehen bezain gustuko duen. Bestalde, Nora eta bere neba Xabat heltzen dira herrira, Nora Ihintza eta Jararen lagun handia egiten da, eta Xabat herriko tabernan,Anabasan, lan egiten hasten da.

Jarak Xabat du gustoko eta Urko ez zaiola gustatzen pentsatzen duenez, beraien artekoa uztea erabaki du, baina Urko aurreratu zaio eta berak eten du.
Kontuak eta kontuak direla eta Ihintza eta Jara haserretzen dira.
Ihintza Xabatekin ateratzen hasi da. Anabasara joan da bera bisitatzera eta halako batean, neska sexi bat Xabati hurbildu zaio eta musu sexi bat eman dio. Ihintza neska horrekin lehiaketan hasten da biek Xabat nahi dutelako eta bat-batean Ihintza lurrera erortzen da.
Nor da Xabat musukatu duen neska??
Zer gertatu ote zaio Ihintzari??
Jara Ihintzarekin haserre dago... bere lagunari lagunduko dio??

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . dbh . 10:19:57 . 144 Hitzak . Jara bikiak eta bikoteak . Erantzun

2007-03-07



JARA

BIKIAK ETA BIKOTEAK

Jara, Urkoren lehenengo musua eta gero ez dago oso ziur berataz maitemindua dagoen ala ez. Bitartean herrira familia berri bat etorri da. Familia horretako semeak Xabat du izena eta Jarak inoiz ikusitako mutilik ederrena dela uste du. Honen arreba ,Nora, erdi indiarra da eta janzkera oso arraroa du. Hau Jararen lagun handia izango da eta han ibiliko dira Jara, Nora eta Ihintza(Jararen lagunik hoberena) milaka abentura bizitzen: haserreak, amodioak, zeloak… Eta gainera bere aitaren enpresa txarrera doa eta lan eskaintza bat egin diote Bartzelonan eta agian hara joan beharko du bizitzera

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . oiht . 09:23:48 . 97 Hitzak . Jara bikiak eta bikoteak . Erantzun

2007-03-01



JARA: Bikiak eta bikoteak
Jara, oraingo honetan, ez da oso pozik geratu Urkoren lehenengo muxuarekin. Gaztetxoak ez daki Urkorekin maiteminduta dagoen ala ez. Ihintzak eta Jarak lagun berria egiten dute, Nora. Nora oso neska polita eta atsegina da. Xabatek, Noraren anaia, neska guztiak liluraturik dauzka eta "Anabasa" tabernan lan egiten du.
Zuzendaria mozorro festa bat antolatzen ari da eta hor gauza harrigarriak gertatuko dira: bikote berriak, kontzertua...
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . oiht . 09:11:07 . 69 Hitzak . Jara bikiak eta bikoteak . Erantzun


JARA, BIKIAK ETA BIKOTEAK
Jara Urkorekin dabil eta Ihintza, bere lagun mina, Jazzekin.
Aurten ikaskide berriak etorri dira eskolara: Nora eta Xabat. Anai-arrebak dira. Denen artean abentura asko izanen dituzte, horretaz gain bikote berriak egonen dira, asko iraungo ez duten arren ...
Jarak bikote berria izango du??????
Eta Ihintzak???????
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . oiht . 09:03:24 . 48 Hitzak . Jara bikiak eta bikoteak . Erantzun


JARA, BIKIAK ETA BIKOTEAK

Jara eta Ihintza lagun minak geratu egin dira eta Anabasa tabernara abiatu dira. Bertan izugarrizko mutil puska aurkitu dute, Xabat izenekoa. Herrira iritsitako mutiko berria da eta Nora izeneko arreba bat du. Neskatoa aurrerantzean, bi lagunen laguna eginen da. Liburu honetako protagonistak Urko mutilaguntzat du, baina neska ez dago ziur nortaz dagoen maiteminduta eta bere lagun minenari gaztea utzi behar duela esaten dio. Mutikoak gure laguna uztea erabakitzen du, bi nesken arteko elkarrizketa entzun baitu eta Xabaten arrebarekin erlazio bat hastea erabakitzen du. Honek guztiak, neskatoaren eta bi nesken arteko tirabirak ekarriko ditu. Ihintza mutiko iritsi berriarekin ateratzen hasi da baina taberna batean daudela, Xabaten benetako neska -laguna iristen da eta Jararen laguna konturatzen da bere maitea ez dela neska bakar baten mutila. Neskatxa anorexian murgiltzen da pixkanaka, bere gorputza ez baitu gustuko. Bestalde, Jara Bartzelonara bizitzera joan behar da baina bera
saiatzen da gurasoak konbentzitzen ez joateko. Azkenean joango da Bartzelonara bizitzera ? Nolako harremana izango du neska berriak bere lagunekin?
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . oiht . 08:54:49 . 164 Hitzak . Jara bikiak eta bikoteak . 2 erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>