2006-03-14
Caren
Super Azeri oso lasai bizitzen da bere familiarekin Mokote, Potoko eta Prisku baserritarrei elikagaiak lapurtzen. Hauek oso gaiztoak dira, deabrua baino maltzurragoak. Behin, hirurak haserretu ziren protagonistarekin egunero janaria baserritik desagertzen zelakoz. Horregatik, hiltzea erabakitzen dute. Horretarako, lan asko egin behar dute.
Lortuko ote dute akabatzea?
Zer gertatuko ote zaio animalia horri?
Istorio hau abenturazkoa dela esan daiteke.
Niri txikiagoentzat dela iruditzen zait. Hala ere, ez dago gaizki.
2006-02-22
Garazi Otxoa
Haran batean hiru baserri zeuden eta etxe bakoitzean baserritar bat. Potokok oilaskoak zituen, Mokotek ahateak eta Praiskuk indioilarrak eta sagarrak. Azeri jauna zuhaitz baten zuloan bizi zen bere anderea eta lau azerikumeekin.
Egun batean, baserritarrak koketaraino zeudean azeriak animaliak lapurtzen zielakoz. Orduan animalia harrapatzera joatea erabaki zuten.
Azeriaren gordelekua aurkituko ote dute?
Animalia harrapatuko ote dute?
Fantasia pixka bat dauka, animaliek hitz egiten dutelakoz.
Niri polita iruditu zait.


Zabaldu
Bildu
Twitter