2006-03-18
Testu honen pertsonaia Usoa da, baina bere familiak eta bere lagunek asko laguntzen diote berak nahi duena egiteko.
Istorio hau neska batez doa, Usoa izenekoa. Bere familiak beste jende batzuekin bizitzera eramaten du, bera bizi zen herrian, bere jaioterrian , gaizki biziko zela uste zutelako. Baina besteekin dagoela zigortu egiten dute eta etxean egotearen ondorioz karpeta more bat aurkitzen du.
Baina zer egongo ote da karpeta horretan?
Zergatik dago gordeta gurasoen armairuan?
Abenturazko ipuin bat da, neska bat bere haurtzaroa nolakoa izan zen jakin nahi duenarena.
Liburu hau ez zait asko gustatu ipuinaren parte gehienak ulertzen ez ditudalako. Baina jende askori gustatu zaio eta horregatik norbaiti gomendatuko nioke. Gelako askok irakurri dute, baina, hala ere, liburua aholkatuko nieke agian beraiek ulertzen dutelako.
2006-02-15
Gure protagonista Usoa izeneko neska beltzarana da. Garajean egindako urteberriko festa ez zen bera uste zuen bezala amaitu, asteburua zigortuta egon zen han gertatu ziren gauza guzti horiengatik. Gure laguntxoa gurasoen logelan karpeta more bat topatu zuen eta zer zegoen barruan ikustea erabaki zuen...
Ze gauzak gertatu ote ziren lokaleko festan ?
Zer aurkituko ote du amaren karpetan ?
Liburu hau misteriozkoa da.
Oso polita eta entretenigarria iruditu zait.
2006-01-18
Afrikara abiatuko ote da aita-amak bilatzera? Iristen baldin bada, aurkituko ote ditu?
Neska baten bizitzaz doa.Asko gustatu zait gauza errealez hitzegiten baitute eta irakurtzen baduzue oso ondo pasatuko duzue.


Zabaldu
Bildu
Twitter