2006-03-18
Kika izeneko neskatxak 10 urte ditu eta bere anaia Danik oso nota onak ateratzen ditu, baina Kika asignatura guztiak suspenditzen ditu jarreragatik.
Kikak bere ohe azpian badu liburu majiko bat eta, irekitzen duenean, denboraren atzera doa eta ikasten du nola portatu ongi…
Ikasiko ote du Kikak zein diren zigorrak?
Abenturak, barregureak eta misterio dauka liburu honek.
Holakoak gustatzen bazaizkizu erosi kioskoan Kikaren abenturak, oso polita baitira.
Kika 9 urteko neskatxa misteriotsua da. Anaia bt du: Dani eta beti galdezka ari da.
Egun batean ikastolan esaten du irakasleak hurrengo egunean klasea usmatzera inspektor ospetsu bat joan behar dela, galderak egitera..
Txikitxoak ohe azpian magia duen liburua hartu eta sorginkeria bat bilatzen du…
Zer gertatuko ote da klasean?
Aterako ote da zerbait gaizki?
Abenturazkoa eta misteriozkoa da liburua.
Asko gustatu zait. Interesgarria. Baina ez probatu neskatxak egiten duen magia, je… je…
Erosi liburua, oso dibertigarria baita!
2006-02-15
Kika zure urteko neska bat da. Gure neskatxak sorgin baten liburua dauka, eta horrekin bidaiak egin edo arazoak konpontzen ditu. Gaztetxoak, bere irakasleari lagundu nahi dio ipuin honetan.
Zer gertatuko ote zaio irakasle gaixoari?
Nola konponduko ote du Kikak arazoa?
Liburu hau asko gustatu zait, fantasia asko duelako, eta barregura handia eman didalako.
Istorioa, neska bat bere liburu sorginduarekin egin dezaken istoriei buruzkoa da.
Denbora polit bat pasatzeko aukera duzu ipuin dibertigarri hau irakurrita.


Zabaldu
Bildu
Twitter