2007-03-01



NIRE KULEROAK

Maxek hamar urte bete zituen egunean, bere gurasoek argazki makina bat oparitu zioten. Egun hartatik aurrera ez zion argazkiak ateratzeari utzi. Karretea bukatu zitzaionean “Xanti Kukulu”ren dendara joan zen argazkiak errebelatzera eta ordu bete pasa ondoren dendara itzuli zen argazkien bila. Harrituta geratu zen berak konturatu gabe atera zuen argazki bat ikusterakoan: aitona Txomin agertzen zen bere kulero txiki batzuekin. Neskatoak aitite zoratzen hasi zela pentsatu zuen, jubilatu zenetik oso arraroa baitzegoen. Beste egun batean, amak ikuilura arrautzen bila jaisteko esan zion eta oilategira jaitsi zenean, aitona ikusi zuen oilo bati bere kuleroak janzten. Zer egingo du gure lagunak hau guztia argitzeko? Norbaiti kontatuko al dio aitonak izaten dituen jokabide arraroak?
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . oiht . 08:51:59 . 115 Hitzak . Nire kuleroak . Erantzun

2006-03-17

Ainara

Maxeren urtebetetzea da. Neskak 10 urte betetzen ditu eta, horregatik, argazki kamera oparitu diote. Egun hortatik aurrera ez dio argazkiak egiteari uzten eta, karretea bukatzen denean, errebelatzera eramaten du, eta gehien gustatzen zaizkionak aukeratu. Baina, egun batean, fotografiak positibatzera joan zenean, irudi arraro bat ikusi zuen.

Zer agertu ote da irudi honetan?
Zer egingo ote du neskatoak?

Liburu hau neska bat bere aparatuarekin egiten dituen gauzei buruzkoa da.
Istorio hau gustatu zait, barregura handia eman didalako. Irakurri ale hau barrezko liburuskak gustatzen bazaizkizu.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . dbh . 19:52:45 . 82 Hitzak . Nire kuleroak . Erantzun

2006-03-09

Aitziber

Maxeren urtebetetzea denez, aragazki makina bat oparitu diote. Amari, patatak frijitzen atera ion fotoa, aitari lo egiten eta anaiari ere bai.
Halako batean, aitona bere kuleroekin ikusi eta argazki bat egin zion. "Txoratuta dago" pentsatu zuen neskak. "Zer egingo ote du nire kuleroekin?".
Hurrengo egunean, amak oilategira joateko esan zion, aitatxiren bila.
Hara ailegatu zenean....

Zer gertatuko ote da oilategian?
Txarra ala ona izanen ote da?

Liburua pertsona baten mudei buruz doa.
Istorioa entretenigarria da eta sinplea. Irakurtzeko erraza. Hala ere, asko gustatu zait. Irakurri!
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . dbh . 09:08:11 . 85 Hitzak . Nire kuleroak . Erantzun

2006-02-15

Itziar Galarreta

Maxe izeneko neskatxa bati gurasoek bere urtebetetzerako argazki makina bat oparitu zioten.
Egun batean, errebelatutako fotografia batzuen bila joan zen. Halako batean, konturatu zen aititari ateratako irudi batean aitonak zera zuela, bere kulero zahar batzuk!!!!!!!...

Zer egiten ote zuen aitatxik bere kuleroekin?

Aitaita txoraturik ote zegoen?

-Liburua asko gustatu zait, gauza barregarriak agertzen baitira.
-Neska batek ateratako erretratu bati buruz doa.
-Istorio hau irakurri ondo pasatu nahi baduzu.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . dbh . 17:25:41 . 68 Hitzak . Nire kuleroak . Erantzun