2007-01-31
NOGUEIRA DOKTOREAREN LABORATEGIA
Nogueira doktorea asmatzaile xelebrea da. Gure lagun honek munduko arazo guztiak konpondu nahi ditu bere metodoen bidez. Bere idazkariak, Rosak, asko honesten du doktorearen lan guztia eta betirako gizon hau jendeak gogoratzeko asmoz, bere asmakuntzak aipatzen dituen liburu interesgarri bat egitea erabakitzen du.
Zein izango dira Nogueiraren tramankulu arraro hoiek?
Zertarako balio izango ote dira?
Ongi ibiliko al dira, berak uste duen bezala?
Animatu zaitez liburu interesgarri eta entretenitu hau irakurtzera!
2007-01-30
Ipuin hau Europan gertatu zen eta trenak esistitzen ziren garai batean istorio hau gertatu zen.
Errusika deituriko ipuin hau, dantzaria izan nahi zuen arkakuso baten istorioa da.
Kontakizun hau Errusikak bere laguna Eltxori dantzaria izan nahi zuela erratean eta Eltxoak Errusian arkakuso guztiak dantzariak direla esatean, hasten den bizitza bat da.
Errusikak Errusiara ailegatzea lortuko du?
Errusikak dantzaria izatea lortuko du?
JARA Ipuin honek 13 urte dituen neskato baten bizitza kontatzen du. Jara izenekoa. Jararari hilekoa jaitsi zaio, gorputza aldatzen ari zaio. Bitartean gurasoekin arazoak ditu, baina bere lagunarekin, Ihintza, oso ongi konpontzen da eta bere arazoei buruz hitzegiten dute. Jara Urkoz maiteminduta dago baina Urkok berriz,Jaraz ez. Bere guraso eta bere lagunaren laguntzaz Urkorekin atera ahal izango da?
JARA
Jara, 13 urteko neska bat da eta emakume izaten hasten da.
Baina horrek eragin dio aldaketa askotan adibidez: aldaketa fisikoetan, haurra izateari utzi egin dio eta emakumetzen hasten da, bere gorputza hazten den batera.
Aldaketa fisikoak alde batetara utzita, beste aldaketa batzuk gertatu dira bere jarreran: errebeldiak jota, gurasoei ez die ezta kasurik ere egiten eta horrek gurasoen haserrealdiak dakar.
Lagunen arteko harremanetan, berak ez du inoiz muxurik jaso eta horren zain dago.
2007-01-26

IBAIAK NAHI DUEN TOKIRAINO
-MIKEL TABERNA-
Mario eta bere txakurra “Txato” deitzen dela, etxe batean bizi ziren lasai.Mariok, amets egin zuen duela berrogei urte, Gina deitzen zen neska batekin.
Egun batean, etxetik bidali zituzten eta txalupa gainean ordu batzuk pasatu ondoren, Wallenstein inbentoreak, bere karabanan gelditzeko tokia utzi zien. Orduan, han, “Piko” izeneko hegazti berezi bat, ezagutu zuten.Oihan horretan, “Groutxo” eta “Xari” izeneko bi txakur ere ezagutu zituzten.OKIL musika taldea ere ezagutu zuten. Gina, oihanera joan zen Mariorekin egotera.Eta egun batzuk pasa ondoren, Piko eta Txato, OKIL musika taldearekin gelditu ziren eta Wallenstein, Mario eta Gina, Italiara abiatu ziren...
BIHOTZ AUSARTA
Urtzi 13 urteko mutil bat da. Bere bizitza denboraldi txar batetik igarotzen ari da: etxean liskarrak eguneroko gauza bihurtzen ari dira eta azterketetan gero eta nota txarragoak ateratzen ari da . Oihane izeneko neskaz maitemindurik dago eta mutiko gaztea irrikaz dago udaberriko kanpaldia heldu dadin. Edortak, bere lagun minenak, erran baitio Oihanerekin dagoenean momentu aproposena dela neskari sentitzen duena esateko. Baina bere aitarekin izan zuen liskarretako batean esan zion ez baldin bazuen dena gainditzen ez zela ateraldira joango .Gainera gazteak antzeman du azken aldi honetan Txispas madarikatua Oihanetik oso gertu dabilela eta beraien artean haserraldi ugari hasiko dira . Lortuko al du gure lagunak neskatoaren bihotza konkistatzea ?
JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK Jarak, gure liburuko protagonistak badu azkenean nobioa: Urko.Dena den bere muxua dastatu duenean ez da oso konbentzituta geratu. Ez daki seguru Urko gustatzen zaion, ala ez. Baina orain lagun berriak egin ditu: Nora eta Xabat. Nora oso neska jatorra da eta, gainera, mutil guztiak ditu bere atzetik eta Xabatek, ordea, neska ugari. Baina arazoak ez dira bukatu. Urkok, Jararekin hitz egin nahi du eta bere gurasoek esan diote, Bartzelonara joango direla bizitzera. Zer gertatuko da Jara eta Urkoren artean?? Eta Bartzelonara joango dira bizitzera??


Zabaldu
Bildu
Twitter