2006-02-22
Zein izango ote da? Zer gertatuko ote da egun berezian?
Liburu hau nahiko barregarria da. Niri asko gustatu zait, baina Manolitoren sekretua liburuaren bukaeran jartzen du. Jakin nahi baduzu, irakurri...
Haran batean hiru baserri zeuden eta etxe bakoitzean baserritar bat. Potokok oilaskoak zituen, Mokotek ahateak eta Praiskuk indioilarrak eta sagarrak. Azeri jauna zuhaitz baten zuloan bizi zen bere anderea eta lau azerikumeekin.
Egun batean, baserritarrak koketaraino zeudean azeriak animaliak lapurtzen zielakoz. Orduan animalia harrapatzera joatea erabaki zuten.
Azeriaren gordelekua aurkituko ote dute?
Animalia harrapatuko ote dute?
Fantasia pixka bat dauka, animaliek hitz egiten dutelakoz.
Niri polita iruditu zait.
-Lagunak egingo ote dira pertsonaia miresgarriekin? -Ongi pasatuko ote dute?
Fantasia eta abenturazkoa da. Oso dibertigarria iruditu zait eta interesgarria.Irakurri, ondo pasatuko duzue irakurtzen.
2006-02-21
Liburu honen protagonistak Mikel du izena. Mikeltxo deitzen diote. Bere ikastolako futbito taldean defentsa jokalaria da. Amara, Ibai, Iker, Beñat eta Arkakusorekin jolasten du. Partiduak eta partiduak irabazi egiten dituzte finalera iritsi arte. Finalaren egunean Amaiaren urtebetzea da.
Jokatuko ote dute partidua?
Jokatzen badute, irabaziko ote dute?
Ekipoaren partiduei buruz doa eta Iker, bere lagunminaren arazoari buruzkoa.
Asko gustatu zait, erraza, laburra eta futbolari buruzkoa delako.
Irakurri liburu hau mutiko honen abenturak ezagutu nahi badituzu.
2006-02-20
Ulises Salamancara bueltatu da, txikitan ikasi zuen ikastetxe horretara.
Ikastola horrek oroipen zoragarriak ekartzen dizkio. Txikitan detektibetan jolasten zenean eta, beraz, oso pozik dago. Bere asmoa zuzendariari liburutegiko liburuak ordenatzen laguntzea da eta gero, berriro, Granadara bueltatzea.
Gau batean, eskolako ume batek mamu bat ikusi duela aldarrikatzen du, baina inork ez dio sinesten…
Egia ota da fantasma kontu hori?
Gure protagonistak misterioa argituko ote du?
Liburu hau detektibe batek argitzen duen misterio bati buruz doa.
Asko gustatu zait eta oso ondo pasatu dut irakurtzen, nik intrigazko istorioak atsegin ditudalako.
Irakurri liburu hau ondo pasatu nahi baduzu!
Aupa!
2006-02-16

Mibo andereñoak amenazuzko eskutitzak eta erasoak jasaten ditu. Paktul taldeko gure lau lagunek: Tarzan, Karl, Panpoxa eta Almandrogila gaizkile haiek harrapatu nahian dabiltza, irakaslea oso jatorra baita haiekin. Haien pistek B.A-ko ikasleak arazoan sartuta daudela erakutsi diete. Baina hau guztia emakumearen senarrak asmatu zuen bere semea berreskuratzeko, dibortziatuta baitzeuden. Neska-mutil taldeak hau badaki. Hala ere, ez dituzte probak aurkitu. Gainera, Marko, haurra, desagertu egin da…
Aurkituko ote dituzte probak lau lagunek?
Non ote dago Marko?
Irakasle batek bere senarrarekin dituen arazoaz doa.
Gustatu zait, misterio pixka bat duelako. Hala eta guztiz ere, pixka bat zaila da irakurtzeko hitz arraro batzuk agertzen direlako.
Hirian, Klaudia izeneko neskatxa bat desagertu da. Uwe-k, mutil bat, sorpresa handi bat hartu zuen hori bera irakurtzean, ba azokan ikusi baitzuen. Mutila bere lagunekin joaten da poliziari esatera. Hurrengo egunean, taldea pistak bilatzera joaten dira, mutikoa besteengandin separatzen da harrapaketan jolastean eta…
Zer aurkitu ote du?
Zer gertatuko ote da?
Nola amaituko ote da?
Niri asko gustatu zait eta gainera misterio asko du, baina hasieran kostatu zait irakurtzea eta gero ezin nuen liburua utzi. Gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzea.
Koldo eta Itziar anai-arrebak, Landeetara doaz gurasoekin udako oporrak pasatzera, hala ere, ez dira opor luzeak izango ez doazelako oso ondo ikasketekin. Landetan, beti aulki gurpildun batean eserita zegoen neska bat ikusi zuten eta gure bi laguntxoak hankak zaurituak zituela pentsatu zuten. Gau batean igerilekuan norbait igerian ikusi zuten eta hurbiltzean neska hori zela konturatu ziren, eta zerbait esan nahi ziela ohartu ziren. Beraz, hurbildu eta...
Nola ote dago igerian hankak zauriturik baditu?
Zer esan nahi ote die neskak bi protagonistei?
Bi gaztetxoei nola aldatzen zaien bizitza Belle ezagutu zutenetik doa istorio hau.
Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet oso interesantea eta polita delako.
2006-02-15
Infernuan oso larri dabiltza, urte oso bat daramatelako lurtarrei gaiztakeriak egin gabe. Orduan, Luziferren emaztea lurrera igotzen da lan bila, eta ezkondu berri dagoen bikote bat aurkitzen du. Hauek izorratzeko Belze deabru eskolako ikaslerik txarrena lurrazalera bidaltzen du.
Lortuko ote du bikote honek gaizto eta zoritxarreko bihurtzea?
Deskubrituko ote dute deabrua dela?
Liburu hau oso barregarria da, deabru bat bikote bat zorritxarreko eta gaizto bihurtzeko egiten dituen aldresbeskeriak kontatzen ditu. Niri asko gustatu zait, oso dibertigarria eta irakurtzeko oso erraza delako.
Gure protagonista Usoa izeneko neska beltzarana da. Garajean egindako urteberriko festa ez zen bera uste zuen bezala amaitu, asteburua zigortuta egon zen han gertatu ziren gauza guzti horiengatik. Gure laguntxoa gurasoen logelan karpeta more bat topatu zuen eta zer zegoen barruan ikustea erabaki zuen...
Ze gauzak gertatu ote ziren lokaleko festan ?
Zer aurkituko ote du amaren karpetan ?
Liburu hau misteriozkoa da.
Oso polita eta entretenigarria iruditu zait.
Kika zure urteko neska bat da. Gure neskatxak sorgin baten liburua dauka, eta horrekin bidaiak egin edo arazoak konpontzen ditu. Gaztetxoak, bere irakasleari lagundu nahi dio ipuin honetan.
Zer gertatuko ote zaio irakasle gaixoari?
Nola konponduko ote du Kikak arazoa?
Liburu hau asko gustatu zait, fantasia asko duelako, eta barregura handia eman didalako.
Istorioa, neska bat bere liburu sorginduarekin egin dezaken istoriei buruzkoa da.
Denbora polit bat pasatzeko aukera duzu ipuin dibertigarri hau irakurrita.
Kika 9 urteko neskatila da. Bere ohe azpian liburu magiko bat gordetzen du .
Egun batean Dani bere anaia jostailu itsasontzi batekin dabiltza eta neskatxari
piraten mundura magiarekin joatea bururatzen zaio.Liburu magikoa hartu eta denboraren atzera bidaiatzen du.Han abentura asko pasatzen ditu piratekin.
ZE GERTATUKO OTE ZAIO MUNDU MISTERIOTSU HORRETAN?
BUELTATUKO OTE DA ETXERA?
abenturazkoa da eta oso bidaia politak egiten ditu
Nire iritziz gustatzen zait abentura asko egiten dituelako eta barregurak ematen dituelako
EROSI OSO POLITAK DIRA ETA ATSEGINA ORAIN DAUKAZU ZURE KIOSKOAN KAPITULO ASKO DAUDE BUASTARDES....
Banbulo txakur bat da baina pertsona baten burbuina dauka.
Bere lagunak gizakiak dira animaliak izan ordez(Jon,Ariadna eta Maria).
Beraren arbasoen bizitzan interesatuta dago eta adiskideen laguntzarekin bizimodua aztertzen saiatuko dira.
Zerbait ikertzea lortuko ote du?
Eta horrela bada zer jakingo ote du?
Liburua abenturazkoa eta barregurrezkoa da.
Niri oso polita iruditu zait gai interesgarria eta dibertigarria duelako.
Neska-mutil talde bat inbestigatzen edo, edozein problema soluzionatzen dituzte.Kasu honetan lagunak detektibeak izaten dira poliziari laguntzen. Narrazioan irudiak eta galderak agertzen dira zu asmatzeko eta gure taldeari laguntza emateko. Baina kasu hau zuk inbestigatu behar duzu, eta...
Zer gertatuko ote da?
Soluzionatuko ote dute?
Liburu hau gure adinentzako neska-mutilei asko gustatu ahal zaie nik behintzat gogoko izan dut.
Erramun oso mutiko arduratsua zen. Oporretan zeuden bera eta bere aitona, baina amak, hala ere, lan egiten zuen.
Aitaitak mutiria etengabe izorratzen zuen. Egun batean, gure protagonista erori eta kopetan adar bat atera zitzaion, horregatik, bere aita-nagusiak deabrua gorputzean zuela esaten hasi zitzaion eta behin eta berriro errepikatzen ari zuenez gaztetxoa hori sinesten hasi zen.
Ikastola hasi zuenean denek, lagunek eta irakasleek, zer gertatzen zitzaion galdetu zioten eta preokupatzen hasia ziren.
-Bere aitatxik esaten zuena errango ote du?
-Egia izango ote da demonioa gorputzaldian duela?
Istorio hau aitagoi burugogor baten eta bere bilobaren kontaera bat da.
Pasadizu hau polita eta bitxia izan denez asko gustatu zait.
Maxe izeneko neskatxa bati gurasoek bere urtebetetzerako argazki makina bat oparitu zioten.
Egun batean, errebelatutako fotografia batzuen bila joan zen. Halako batean, konturatu zen aititari ateratako irudi batean aitonak zera zuela, bere kulero zahar batzuk!!!!!!!...
Zer egiten ote zuen aitatxik bere kuleroekin?
Aitaita txoraturik ote zegoen?
-Liburua asko gustatu zait, gauza barregarriak agertzen baitira.
-Neska batek ateratako erretratu bati buruz doa.
-Istorio hau irakurri ondo pasatu nahi baduzu.
Eiranovako herrian Xes jaunak ordulari berri bat jarriko du kanpandorrean baina arazotxo bat du: Hamairu kanpaikada jotzen du gaueko hamabietan.
Gure bost neska-mutikoek: Elisa, Kristina, Delio, Pedro eta Mikelek konpondu beharko dute mota guztietako prueba eta hausnarketa sakonetatik pasatuz.
Zer gertatzen ote zaio erlojuari?
Zerk eragin ote du?
Niri asko gustatu zait oso misteriotsua delako eta liburuaren orrialde guztietan intriga bai hasieran, bai bukaeran dagoelako. Suspensea eta emozioa gustatzen bazaizue hau da zuen liburua.
2006-02-14
Liburu hau pertsonaiak kontatzen du hau da, lehenengo pertsonan narratzen dela istorioa. Risky ikastolara doan mutil bat da eta txango bat ospatu behar dute bera eta bere gelakideek. Bere lagunik hoberena ere badoa Gomax izenekoa. Aterpe batera doaz baina zerbait arraroa gertatzen da. Beti barrabaskeri bat dago baina:
Zergatik ote daude hainbeste bihurrikeri?
Nork sortu ote ditu?
Zergatik egingo ote du?
Pasadizo hau dibertigarria iruditu zait baina badaude atsegin ez ditudan gauzak:Marrazkiak ez zaizkit asko gustatu bozetoak izango balira bezala daudelako. Baita ere ez dut plazerra ukan istorioa lehenengo pertsonan kontatzea, irakurtzean arraroa egiten zaidalako, gainera sarri galdu naiz testua horrela narratua egoteagatik.
Baina nik ez dakit nola gustatzen zaizkizun zuri ipuinak eta horregatik liburua irakurtzea gomendatzen dizut. Ondo pasatuko duzu, agian,ni bezala, hasieran galtzen zara baina laster irakurketan berriro murgilduko zara.
Egiten dituzten bihurrikeriak ikusi eta alde batez ondo pasatzeko aukera daukazu!!! Irakurtu ezazu istorio honek kontatu nahi diguna.
Urte mordo lehenago , otso urdinak pertsonak ikusteko begia berriro ez zuela irekiko zin egin zuen. Baina Afrika izeneko mutiko beltzarana ezagutu zuenean , ezin izan zuen denbora gehiegiz aguantatu eta ...
Lortuko ote du gure protagonistak otsoaren kuriositatea piztea ?
Zer gertatuko ote zaie gure lagunei ?
Fantasia eta errealitatea lotzen dituen liburu original eta dibertigarria da.
rMikeltxo ikastolako taldean jolasten du. Ibai, Amaia, Iker eta koldo dira ekipoko taldekideak. Ligan onak dira baina bordingo taldeak haiek baino hobeagoak dira, hori bai tranpati hutsak direlako. Fitxage berri bat daukate arkasuso deitzen diotenari. Bordigoentrako kontra jolastu eta irabazi dute baina bueltarako kakusok ez da agertu, susmo txarra hartu dute bordingokoekin eta bera ez etortzearen berria.
Zer gertatuko ote zaio kakusori?
irabaziko ote dute bordingokoen kontra?
Futbol talde baten jolasten duten lagunen koadrila batetaz doa. Bere asmoa sailkapenean hobetzea da. asko gustatu zait liburu interesgarria eta polita da.
Neska-mutil batzuk, gutxi gora behera gure adinekoak, lapurreta edo edozein motatako problemetan detektibeen lanak egiten dituzte,pistak, soinuak eta bere adimenari esker kasu guztietan erruduna edo lapurra aurkitzeko. Gainera liburu honetan zu ere arrastoak topatu ahal izango dituzu, protagonistei laguntzen. Narrazioan, irudi batzuk daude baina zerbait arraroa dago marrazki guztietan, edozeinek zerbait egin duela probatzeko, sarrera ezkutuak aurkitzeko, pertsona ezezagunak nor diren jakiteko etab. Baina ez dizut guztia kontatu behar istorio honetan detektibea zu zarelako eta nik esaten badizut liburuak zentzua galduko duelako. Buruhauste asko daude baina…
Nolakoak izango ote dira irtenbidea aurkitu beharko diezun kasuak?
Zeintzuk izango ote dira arazoak?
Ipuin hau asko gustatu zait abenturazkoa eta intrigazkoa delako,gainera ez da oso luzea. Imaginak testua dibertigarriagoa izatea egiten dute, bestela narrazioa neke samarra izango zelako.
Testu hau irakurri, ondo pasatuko duzula uste dudalako. Gure adinerako egokia da eta gai ezberdinak daudenez, kasu bakoitzean gai bat, ez zara nahasiko eta istorioak ez du zentzumena galduko.
Liburua irakurri ondo pasatuko duzulako!!!!
Link tipo normal bat da. Bere aitaordearekin haserretu da, horregatik, etxetik alde egiten du. Londresera joatea erabakitzen du, baina, dirua agortzen zaionean eskale bihurtzen da. Beraz, kalean gizon arraro bat ezagutzen du, eta sorpresa asko hartzen ditu, asko
sinestezinak ere ...
Nor izango da pertsona hori?
Zer gertatuko ote zaio?
Liburu hau pertsona baten bizitzaz doa.
Niri oso interesgarria iruditu zait, amaiera hoberena delako.
Usoak urtebetetzeko eguneko oparia izan behar zuen, sei hilabete pasata bera eta bere familia bidaia batera, aitak proposatutakoa, Eskandinaviara joanez. Usoaren txangoa iristean, aireportua jendez beterik zegoen.Han ezagutu zituen lehenengo lagunak. Aireportuan bi autobus zeuden hoietako bat zen Usoa eta bere familia hartu behar zuena.Autobusean oso giro ona zegoen eta jende asko ezagutu zuen.Maitemindu zen mutiko batez, Erik izenekoa. Egun osoa hitzegiten pasatzen zuten. Egun batzuk pasata, istripu bat egon zen.Autobusa buelta eman zuen, baina ez zen ezer izan bakarrik sustoa. Beste autokar bat etorri zen guztia berriz ondo jartzeko.
-Zer gertatuko ote da Erik eta Usoaren erlazioarekin?
-Nonjgokoak izango ote dira lapurtutako koadroak?
-Usoa maite ote zuen Manex?
Ipuin hau oso dibertigarria da Usoa eta bere familiaren istorioa kontatzen duelako.
Kontu honek mobiletan hitzegiten den bezala idazten dira zati batzuk.
Egun batean Paula gaizki sentitzen zen eta anbulantzia etorri zen bere bila. Sendagileak ez zekiten zein zen berak zeukan gaixotasuna, horregatik erietxean zazpi gau geratu behar izan zuen. Neskatila ez zen aspertu, amak eta beste jende batzuk istorioak kontatzen zizkiotelako.
Sendatuko ote da neskato gaixoa?
Ze narrazio kontatuko dizkiote?
Neskatxa batek bere ospitaleko zazpi gauetan egiten duena azaltzen du.
Gustatu zait baina pixka bat aspergarria izan da, barruan ipuin gehiegi zeudelako.
Mikeltxok bere ikastolako futbol taldean jokatzen du, Ibai bere lagun minarekin. Ahaleginak egiten ari da sailkapenak gora egiteko, baina sailkapenean ez dute gora egiten eta fitxaje berri eta on bat egiten du ikastolako taldeak. Bere aurkako taldekoak tranpati hutsak dira. Partidu garrantsitsu batean Amaiaren urtebetzea da.
Zer gertatuko ote da?
Partidua jokatuko ote dute?
Futbolezko talde batez doa lagun batzuez osatuta ikastolako taldea, hain zuzen ere.
Nik gustoko dut, futbolaz hitz egiten duelako eta oso luzea ez delako.
Liburu hau irakurri oso dibertigarria delako.
Katxin, 10 bat urteko mutikoa da. Bere aititarekin bizi da, baserri batean. Katxin herriko ikastolara jeisten da egunero, eta han lagun pilo bat ditu.Behin, txango bat egitea bururatzen zaio, han bere lagunekin ondo pasatzera eta gauza asko ikastera.Baina basoan ez daude bakarrik. *Nor ote da basoan dagoena? *Arriskutsua ote da?
Fantasiaskoa da.Asko gustatu zait liburua, basoko magiaz hitz egiten duelako eta oso erreza delako irakurtzeko.
11 urteko mutil bateri, aita hiltzen zaio gerra aurretik, bakarrik amarekin geratzen da. Gazteak ez du aitaren oroitzapenik, bakarrik bere xake-joko liburua. Horrekin ikasten du xakean jolasten. Bere ama kalera joatea behatzen dio, bera Maximiliako plazara joaten da. Han, oina gaizki duenez eta aurki gurpildun baten gainean dagoenez, ezin du futbulean aritu. Angela izeneko neska bat ezagutzen du eta berarekin hitz egiten du, baita ere bertan dagoen taberna batera joaten da xakera jokatzera.
Zer gertatuko ote zaio tabernan?
Zer egingo ote dute Angela eta biek?
Liburu hau, xakearekin eta gudarekin erlazionatuta dagoen muttiko bati buruz doa. Ipuin atsegina eta entretenigarria da, irakurtzeko nahiko erreza.
Usoaren lehen kanpamendua da eta bere lagun minarekin doa:Irati. Suaren inguruan eseri, neska-mutil asko ezagutu eta lehenengo musua emateko prest doa.
Han, lagun asko egiten dituzte: Manex, Markos eta Sara adibidez.
Kanpamenduan, altxor bat izkutatuta dago eta aurkitu nahi dute baino ez dute imajinatzen Joana Patata izeneko eskale bat...
Usoak lehen musua emango ote du?
Altxorra aurkituko ote dute?
Misteriozkoa eta pixka bat beldurrezkoa izan da
Oso polita eta interesgarria iruditu zait.
Itziar eta koldo anai-arrebak dira. Egun batean landetara oporrak pasatzera joaten dira eta oso ongi pasatzen dute. Baina zerbait arraroa ikusten dute: emakume bat aulki gurpildun batean eserita, platerak garbitzen eta gainera ondoan daukan gizonak tasietak txukuntzera behartzen."Ze arraroki " pentsatzen dute bi haurrek.Gau batean,pistinan ...
Zer ikusiko ote dute?
Andrearekin zerikusia izango ote du?
Liburu honek bi neska -mutil eta sirena baten istorioa da.
Ipuin hau asko gustatu zait dibertigarria delako.
Isusko,Iban,Maitane,Nerea neska mutil talde bat dira peñaflorida institutora joaten direnak.
Lan bat egiten dute German Bedelari buruz eta nazia zela konturatu egiten dira eta horren ondorioz eta nazi talde batek haurrei jarraitzen diete eraikitako bomba kentzeko.
Lortuko ote dute naziengandik ihes egitea?
Eta bomba aurkituko dute naziek?
Liburua misterioskoa da barregura "pittin" batekin.
Asko gustatu zait zeren liburuak misterio eta barregura batu egiten ditu.
Sarah,neska gaztea,bere amarekin bizi ohi da.Oso txikia zela hil zitzaion aita.Gainera,inoiz ez diote hari buruz hitzik egiten,eta galdetzen duenean ere ehizeko istripu batean hil zela esaten diote bakarrik.Hala ere,aspalditxo konturatu zen bere aitaren heriotzaren inguruan badagoela inor kontatu nahi ez dion misterioren bat.Horrela,oporraldi batzuetan bere aiton-amonen baserrira joaten da.Gainera,han berarentzat oso garrantzitsua diren bi gauzak egiten ditu: mutil batekin maitemindu eta aitaren heriotza nola gertatu zen jakin.
Zer gertatu ote zitzaion bere aitari???????????istripu bat izan ote zen??????
Liburu hau misteriotsua da,gainera oso entretenigarria.
Liburu hau misterioskoa da.
Egun batean Mikel izeneko mutiko batek bere lagunekin batera piper egin zuen eskolatik. "Elosegi" izeneko leku batera joan ziren eta han erretzen eta garagardoa edaten jarri ziren.
Bat-batean egundoko kazkabarra hasi zen eta handik zegoen haitzulo batean sartu ziren txingorraz babesteko. Derrepente andere misteriotsu bat inondik agertu eta...
Zerbait gertatuko ote zaie?
Nonbaitera eramango ote ditu emakumeak?
-Liburua gazte batek bizitako esperientzia bati buruz doa.
-Liburua gustatu zait baina zenbait gauza arraro daude.
-Liburu hau irakurri liburu "arraroak "gustatzen bazaizkizu.
Kika bere logelan eserita zegoen. Oesteko liburuxka bat begitatzen zuen eta bat-batean Dani sartu zen Cow-boys mozorratuta. Danik esaten dio ea zer irakurtzen ari den eta neskatxak erantzuten dio matematikako ale bat dela. Bost minutu pasatzen direnean neskak bere anaiari erraten dio bere gelatik kanpora joateko. Orduan Kikak pentsatzen du Indiarren mundura joatea eta bere formula magikoaz oesteko herri batera iristea, Bourbountownera iristea. Azken hau herri bat da.
-Bertan zer gertatuko ote da?
-Problema asko izango ote ditu?
-Indiarrekin problemak izango ote ditu?
Kontakizun hau doa indiarrek eta Cow-boyek gerratxo batzuk izan dituztela eta konpontzeko beraien herrixkara bi pertsona joan behar direla beraiekin negoziatzera.
Hori dena jakiteko liburua irakur zak txikito. Niri asko gustatu zait , abentura asko gertatzen direlako orrietan zehar.
Protagonista Paula da.Gaixotasun baten ondorioz,ospital batean geratu da 7 gau osoak.Horren ondorioz,jende asko ezagutzen ditugu:medikuak,lagunak ospital horren sukaldaria.ez aspertzeko Paularen amak liburu bat oparitzen dio gauetan irakurtzeko.Orduan,neskak erabakitzen du lagunei irakurtzea baina,hala ere,beraiek(lagunek)ere irakurri behar dute azken finean,neskatilak ongi jartzen da eta bere aita ikusten du(Marinela da).
Nola izango ote dira Paularen lagunak????
Zer gertatuko ote da????????????????
Liburu hau oso dibertigarria da erosi zure liburu denda hurbilean
Liburua hau abenturazkoa da.
2006-02-08

Link 14 urteko mutila da. Etxean Vicerekin, amaren senargaia, gauzak ez daude ondo eta, horregatik, alde egitea erabakitzen du. Behin hau ondo pentsatuta, Londreseko trenera igotzen da.
Lana hiri osotik bilatzen du, baina alferrik. Kale gorrian geratu behar da. Zerbait jatea eta dirua lortzea ez da erraza, baina Ginger izeneko lagun batekin ez da horrenbeste zaila izango.
Biak oso ondo pasatzen dute, baina, bat-batean, Ginger-ek Link abandonatzen omen du. Eta berriro bakarrik gelditzen da.
Hala ere, lagun berria egiten du: Gail.
Biok zerbait deskubritzen dute.
Zer jakin ote dute?
Benetan, Ginger-ek Link abandonatu ote du?
Istorio honetan nola bizi den pertsonaia bat kontatzen da, zer egiten duen dirua lortzeko... Laburbilduz, bere bizitzaz hitz egiten du.
Niri liburua asko gustatu zait, oso entretenigarria baita. Bukaeran, ezusteko bat gertatuko da. Jakin nahi baduzue, irakurri!
2006-02-07
Gorka 14 urteko mutikoa da. Egun batean bere lagunekin jolastera joan zen gauean. Bere gurasoek 3ak arte uzten zioten, baina bera 8etan bueltatu zen etxear. Bre hirian txorimalo taldeak jotzen zuen. Gorka kontzertura joan nahi zuen, baina bere gurasoek ez zioten utzi. Berak ez zien kasurik egin eta...
Zigortuta bukatuko ote da?
Oso dibertigarria iruditu zait.
2006-02-01

Urtero, Nikolasen aitak eta amak eztabaidatzen zuten nora joan oporretan eta, ama beti negarrez hasten zen. Orduan, berak joan nahi zuen lekura joaten ziren. Baina aurten aitak erabaki zuen nora joan. Hegoaldera joan ziren Bains-les-Mers izeneko herri batera eta eta hango hotel batean egon ziren. Nikolasek hotelean lagun berriak egin zituen eta hondartzara joaten ziren euria egiten ez zuenean. Hurrengo udan udaleku batera bidali zuten, Landa urdi izeneko kanpamentu batera.
Ze gertatuko ote zaio Nikolasi kanpamenduan?
Bihurrikeririk egingo ote du?
Liburu hau gomendatzen dut oso barregarria delako.


Zabaldu
Bildu
Twitter