Bereberren hedadura geografikoa

2008-08-01


Berebereak wikipedian

Location of Berber varieties in Northern Africa.

         Tamasheq          Central Morocco Tamazight
         Tarifit          Chenoua
         Kabyle          Chaouia
         Tashelhiyt          Saharan Berber
Gurera gehien bat Marokotik etorriko dira, hau da:
-Amazigak (Atlas Erdikoak)
-Saharakoak (hau da, Aljeriarekin mugan
-Rifftarrak (baina hauek gaztelaniaz jakin daroe)
-Kabildarrak frantsestunak (ere) izan ohi dira, eta segurutik Frantziatik etorriko zaizkigu.

Hona beste mapa bat:


Hausa hizkuntzaz baliabideak jasotzeko sarrera

2008-08-01

Hausa Hizkuntzari buruz hasiko naiz hemen baliabide zerbait jartzera;
helburua da hiztegi komunikatibo bat sortzen joatea, seguruenez ingelesa tarteko hizkuntza izango dela (Nigeriarrak diren heinean; beste gauza bat litzateke Tchadetik baletozkigu). Beno hau idazten noan heinean, ikasten ere banabil; berez hausa herrialdeak Sahelekoak dira, nahiz eta hizkuntza hori Niger eta Nigerian hitz egiten den batez ere. Hona hemen Saheleko mapa:
Sahel (sahil)

Ikas materialak sortzen joateko, bururatzen zaidan estrategia litzateke euskara ikasi nahi duten hangotarrekin biltzea 5 laguneko taldeka, eta tarteko hizkuntzaren itzulpena komentatzen joatea: eurek aurkitu "akatsak", normalean dialektoari lotuak, abiabidea harturik, zehazten doaz terminoaren esnagura eta pragmatika, eta holakoak.
Nire eskarmentu apurrean, normalean ez daude hain alfabetaturik euren hizkuntza, eta eskolaok berpizten die euren hizkuntzarekiko zaletasuna. Nik uste dut proiektu oso emankorra dela... animo, esango didazue (beno, egia esan ez dut esperantza handiegirik, baina nik jokatuko dut irakurle komunitate zintzo batekin banenbil bezala...)
Hurrengo atalean esteka multzo bat jarriko ditut...

Hausa hizkuntza, lingua franca bezala erabiltzen da hainbat herrialdeetan; berez mendebaldeko hizkuntza Txadarra da

mila esker

Etorkin ez-gaztelaniadunak euskalduntzeko proposamena

2008-07-28

hau aurretik blog pertsonalegi batean idatzirik nuen, baina ez zuen erantzunik jaso; nire irakasle batek (Jeanne Fahnestock ) esaten zuen testu bat ondo/txarto baino areago, entzuleria egoki desegokira bidali egon ohi zela, izan daiteke, izan daiteke...

Argi daukat ze zuen laguntza behar dudala hausnar narabilen asmo honek aurrera egingo badu. Kontua da ari naizela proiektu bat egin guran, eta behar dudala proiektua zehaztu, hain zuzen Bilborako. Hasiko naiz ba, ea eroapen nahikorik duzuen eta erantzunik jasotzen dudan:

Proposamena horixe da: etorkinak euskalduntzea, baina gaztelaniaz ez dakitenak nagusiki, hau da, tarteko hizkuntzak aurkitu, ingelesa, frantsesa, eta agian aurrerago, Hausa eta Bereberea.

Orain arterainokoa bi zatitan doakizue bananduta: lehenak ez du proposamen serioa egiten dudanerako balio, baina bai zuek ni kokatzeko; zelanbait esan, erraietakoak atera behar nituen, barrenak lasaitu, geroagogarrenean zerbait aseptikoagoa egite aldera. Bigarrenean jarriko ditut datu batzuk, eta estekak eta baliabideak eskegiten, eta hirugarrenera saiatuko naiz txosten formako zerbait egiten, baina azke hau heltzeke zuen laguntziorik gabe.



A) Motibazio pertsonalak

1) Holako proposamen baterako motibazio nagusia hauxe da: euskalduna naizela eta neure burua arriskuan ikusten dudala. Euskalduna diodanean esan gura dut erdaraz "vascófono", beste barik. Bueno, hau bera ere ez da gutxi, ea... hau da, komunitate txiki, sakabanatu eta ez aitortu bateko kidea naizela (ez nahastu athletic, erreala edo osasunarekin), eta nire komunitateko kideak ez dira "armairutik ateratzen" ausartzen, inguru "hetero"ra hezita daudelako. Beraz, komunitate bezala desagertzear gaude alderdi politiko edo futbol kluben trukean. Zelanbait esan, indibiduo kopuru bat gara, baina ez kolektibo bat. Kolektibo bezala ezagun izateko, lehenago beste baskoak kolektibo espainol bezala ezagutu behar dira, hartara bi kolektiboren esistentzia aitortuko bailitzateke, eta gizarte espainolekoek ez lukete euskal gizartea (inoiz izan badadi) definituko... aukera bat baino ez da, Estatu Batuetako afrikarrek egin zutena... eta nik amestu egiten dut euskaldunok ameriketatko afrikarrek duten mailara iristearekin (errazagoa da Estatu Batuetan euskalduna izatea Espainian baino, hori lehen eskutik dakit). Baina ez da kasua. Argi daukat, hori bai, nik euskal kolektiboa behar dudala, kolektibitatean dudalako garapenerako aukera bakarra.



2) Etorkin gero eta gehiago dago, eta argi dago integrazioak bizi-iraupenean baduela esku hartzerik lan hori samurtzen. Beraz, ahalegin handiak egiten dituzte bide horretan Gobernuz Kanpoko Erakundeek, baina, kontura gaitezen, lehen aipatu dudan "errealitate" horrek bultzatzen dituela erakundeok, gizalegea zio, etorkinak erdalduntzera (erdalduna = castellano parlante, testuinguru honetan). Haugatik guztiagatik, Euskadiko Komunitatean jasotzen ditugun etorkinak gizarte espainolean ari gara integratzen, haien hobe beharrez, eta ondo da. Gainera etorkinek behar dute tresneria, eta Europan hizkuntzak merkatuen arabera pertsonak baztertzeko erabili diren heinean, tresneria hori batez ere boterearen hizkuntza ezagutzean datza, berbarako, Osakidetzako langileek erabiltzen duten hizkuntza ezagutzean.



3) Hiru etorkin mota dagoela egingo nuke, beti ere oso kanpotik;

  1. Asiatikoak, zeinen artean gizarte paraleloa sortzen den (apur bat gure aitita-amumen garaikoa): etxekoa vs. kanpokoa. Hemen Estatu Batuetan espainoldunen kasurako oso ondo ikertuta dagoen "ume itzultzaileen" fenomenoa suertatzen da -ni neu ere halakoxea izan naiz, euskal kasuan-, esaterako osagilearengana joaterako. Ume horiek Euskadiko hezkuntza sisteman txertatzen diren heinean etxetik ateranzko hizkuntzak ikasiko dituzte, euskara eta erdara, eta geroago garrenean, ikusirik zelan euskarak ez duen benetan balio, joango dira erdaldunbakartzen -nire belaunaldiko hainbati Gernika-Bermeo ingurukooi gertatu zaigun bezala, ikasketa “serioak” hots, botereak onartutakoak egingo bagenituen-, botereak, hemen inguruko botereak (Eusko Jaurlaritzako mesokraziak, adibidez baina ez bakarrik), erdaraz bakarrik egiten duela kontuan harturik.

  2. Latin-amerikarrak. Horiek bestelako integrazio arazoak dituzte, ez hizkuntzarena, baizik eta hizkuntzaren baitan gertatzen diren hierarkiekikoa, ortofonia eta faszismoarekin loturik dagoena, holako eta halako egiturak erabiliz gero garbitzailea zara, bestela agian idazkaria... eta abar. Beraz, arin (eta txarto) esatearren, horiek ez dute integrazio arazorik, salbu eta, hain zuzen udaltzaingoaren aurrean korrika eta saltzaile ibiltzen diren ketxueradunak. Besteak etxeak garbitzen, etxe erdaldunetako umeak zaintzen (emakumezkoak) eta tabernari (gizonezkoak) ibiltzen dira. Antolatuta daude, irrati eta guzti, mundu anglosaxoiak eskaini dien identifikazio metafora eurena eginez... 40Latino eta abar, caliente!!! ummm. Gainera, 40Latino aipatzen dudala, esan dezakegu Euskal Komunitate Autonomoa Espainiaren barruan integratzeko/asimilatzeko (ia ia antena3 edo Calatrava zubiak bezain) indartsuak direla. Argibide xinpleegi baterako, Liverpool vs. Barça futbol matxean, Barça animatuko dute, Deustu batean, ulertzeke Bilboko tradizio britaniarra; apur bat Bilboko Artederretako Museoko ingelesezko testuetan, zeintzuetan ingelesez "Vizcaya" ageri den (con articulo y todo, ia giputzak ematen dute) tradizio ingeleseko "Biscay" alde batera utzita, lurbarruko gaztelaniadun elebakarrei ezezagun zaienez gero. Arazoa memoriaren galera da, ez bakarrik gulf edo Earl of Biscay-gatik, baizik eta ari direlako Euskalerria espainolaren iragazitik mundutaratzen, eta balidatzen. Oinarrizko testua seguruenez gaztelaniaz egonik, itzultzaile ingelestunak ez dira behar adina dokumentatu...

  1. Marginalia edo bazterrekoak. Europako ekialdetarrez gain, Afrikarrak ditugu. Azken hauek ere bi multzotan sar daitezke; ipar-afrikarrak eta Sahara-azpikoak, baina oraingoz (zuen laguntzaren zain), nire diagnosi amateur honetan batera ekarriko ditugu. Euskararako interesgarrienak dira, imajinazio linguistiko zabalena dutenak direlako. Normalean, erromanikoekin, espainoldunak esan zein frantsestunak, ikastaroaren erdia xahutzen da beste bi kuestiook argitzen: a) ezagutzen dutene hizkuntzaz gain, beste hizkuntz estrategia batzuk ere badirela posible, eta b) gauza horiek berez ez direla ez zaharkitu, ez atzerakoi, ez gutxi eboluzionatu, ez enorantak. Hau da, euskarak bi harlauza ditu gainean jarrita: a) total da gaitza, b) ez du gauza handiegirako balio. Bi kontu hauek ez ditugu Afrikatikoekin eta Europako ekialdetikoekin lan egikeran. Afrikarrek usu euskaldunok jaso ditugun euskarari buruzko tentelkeria guztiak jaso dituzte eurek ere; areago, haien artean, ez da arraroa Europako hizkuntzen aldeko jarrera postkoloniala, euren hizkuntzak dialektoak direla esango dizute berehala. Hori guztia eta ere, behin euren burua babestu beharraz libraturik, hain zuzen euskararekiko parekotasunak eramango ditu euren hizkuntza propioak (ere) balioestera. Imajinazio linguistikoaz eta isuri afektiboaz gain, ez da arraroa tipologikoki euren ama hizkuntzatik parekotasun sinpleak egitea, edo bidezidorrak aurkitzea; hau da, egingo nuke errazagoa litzaiekeela euskara ikastea gaztelania baino. Adibidez, Niger eta Nigeriako Hausa hizkuntzak (zeinak BBCko edizio digital propioa daukan) oso euskal aditz sistematik gertuko tenpusaren banaketa daukala iruditzen zait.



B) Datuak (Ikuspegi-tik)

Kolonbiar batzuen zuku-denda batean nengoela, Borojó fruituaren eragin afrodisiakoez zerbait ikasten eta dastatzen, hara non ikusten dudan Nuevagente aldizkaria. Hor , “suplemento País Vasco”n irakurri nuen “II Congreso de Lenguas e Inmigración”. Ikuspegik eta Amaraunak (Unesco etxea) ) antolatutako kongresu baten gaineko artikulua zetorren (2008-7: 49, 28)

Hortik abiatu naiz datu batzuk jasotzera.

Helburua Bilboko etorkin ez-gaztelaniadunak dira, edo gaztelaniaz oraindik gaitasun handirik gabeak; geografikoki ere zorrotzago jarriko nuke, Alde-Zaharra--Bilbo Zaharra litzateke ekimenaren eremu naturala.

Horretarako bost lagin hartu ditut, konparazione baterako; zenbaki erlatiboei bizkaieradunok beldur itzela diegu (edo eduki beharko genieke), horiek erabili izan baitira ez bakarrik Bilboko erdalduntasuna bindikatzeko eta beraz Bilboko euskaldunak urteetan umezurtz uzteko, baizik eta bizkaieraren desagerpen indarrak sustatzeko guaismo ideologikoa zela merio, estandarraren barruan (ikusten duzuenez, borroka guztiak darabiltzagu beti soinean eta batera, beti borroka bat eta berbera baita). Baina konparazioak hasiera batean balioko digu esanguraren bat ateratzeko.

Hautatutakoak hauexek izan dira: Bilbo, Markina, Bermeo, Ondarroa eta Erandio; zergatik? Erlatiboki etorkinen kopuru handiena Markinak daukalako. Ni Bermeotar familiakoa naiz (Bilbokoak ez dira bakarrik Burgosetikoak), eta han “etorkin” berba asmatu baino lehenago, euskara klaroan “trenak ekarririkoak” esaten zitzaien; hain zuzen trenez zetozelako; eta trenari leporatzen zion Sabinismoak erdalduntzea (eta ez gure kapitalisten interesei, kurioski industrializazioaren kontra jarri arren)) Erraimun Argaratek Euzko Gogoako lehen alean Iñaki liluratu haren istorioarekin esaten zuen legez. Poetak (Arestik) esaten zuen “Erandio, erdarak odola eran dio” (nahiz eta Erandioztarren euskara txokolatea baino goxoagoa den). Beraz, Bilboko datuekin kontrastea bilatzeko, jarri ditut, alde batetik atzetik ere erdaldundutzat jo izan den eremu bat (Erandio); horrekin kontrastean oso euskararen mitologian euskalduntzat jo izan den beste inguru bat (Markina = hara ez zen trenik ailegatzen), eta tartean bi kostaldeko herri, bata alturakoa eta hala ere oso euskalduna ei dena (Ondarroa), eta bestea bajurakoa, nahiz eta bajura Dakarreraino heltzen zen (cf. "Aitxe Imanolegaz berbetan, Anaitasuna).

Horko gehienak ni inoiz bizi izan naizen inguruak dira: Erandioren ordez Leioa, eta susmoa da ezartze bideek badutela zerikusirik aurretik dagoen biztanleriarekin; hau da, susmoa da afrikarrak nahiago izaten dutela inguru euskaldunak, eta amerikarrek aldiz erdaldunak.

Azken oharra, Ikuspegik, izena gorabehera, erdaraz egiten du, eta ez ditut tagg-ak itzuli nahi izan, horrek sospetxerian jartzen gaitu “extranjera”ren azpian zer dagoen jakitean, ea Galizarrak edo Extremadurakoak ere UEn sartzen diren, ala “ez-espainolak” beste barik esan gura duten, azken batez arrazakeria bakarra da onargarri: boterearen metaforarekin bat egiten duena. Ez dut uste “ez-euskaldunak” esan gura duten (hala ere argitalpenak euskaraz ere badituzte, namely: http://www.ikuspegi.org/documentos/investigacion/eus/afrik_bizt_eae_2007.pdf.





DATOS

BILBAO-BILBO

 

BIZKAIA

Pob. total:

353.168

Pob. Extranjera:

21.890


% respecto a:

Pob. Munic.:

6,20 %

Inmigr. [Provincia]

43,70 %

Inmigr. C.A.P.V.:

22,22 %

 


Erdia baino gehiago Latin-Amerikarrak dira: 11.520;

hala ere Erandiorekin konparatuta, asko dira Afrikarrak:

  • Magrebekoak: 1577
  • Sahara azpikoak: 1826
  • Denetara 3.403 Afrikatikoak

 

. Hau da, gure “merkatua” 3.403 biztanletik atera behar da (hortik nor legokeen prest euskarari denbora emateko eta abar)

 



 DATOS

MARKINA-XEMEIN

 

BIZKAIA

Pob. total:

4.676

Pob. Extranjera:

449


% respecto a:

Pob. Munic.:

9,60 %

Inmigr. [Provincia]

0,90 %

Inmigr. C.A.P.V.:

0,46 %


Markinan ere Afrika beltzetik gehiago dira Magrebiarrak baino:

  • Magrebekoak: 58
  • Gainerako Afrikarrak: 169
Eta hemen aldiz Latinamarikarrak oso gutxi: 32
(Bermeon itsasontzietan Peruarrak hasi dira, adibidez)

Markinako biztanleriatik ia %10 etorkinak dira; etorkin horietan, 237 dira afrikarrak, Magrebiarrak gaina hartzen diete amerikarrei (begiratutakoen artean herri bakarra). Beraz, seguruenez bereber-euskara gramatika bat hemen hasi beharko zen idazten.





 DATOS

BERMEO

 

BIZKAIA

Pob. total:

16.826

Pob. Extranjera:

694


% respecto a:

Pob. Munic.:

4,12 %

Inmigr. [Provincia]

1,39 %

Inmigr. C.A.P.V.:

0,70 %

 

Bermeon Magrebiarrak gehiago dira gainerako Afrikarrak baino (leku bakarra):

  • Magrebekoak 31
  • Gainerako Afrikarrak: 16
Baina, aldiz, Bermeon badirudi eslabiarrak direla amerikarrekin baterago datozenak (egon zen hazi bat herri eslabiarretan gerrak hasi zirenean, hainbat eta hainbat ume etorri ziren Mundakara; gero ez da ahaztu behar Gasaren kudeaketan ere ibiliko direla).
  1. Latin-amerikar (ikus beharko horietako zenbatek dakien espainolez bigarren hizkuntza bezala): 272
  2. "Gainerako Europarrak" dio (eta hortik deduzitu dut nik eslabiarrak zirela): 309
Hemen beraz errusieratik (demagun) euskararako bidea egiten hasi beharko zen.


 DATOS

ERANDIO

 

BIZKAIA

Pob. total:

23.960

Pob. Extranjera:

1.285


% respecto a:

Pob. Munic.:

5,36 %

Inmigr. [Provincia]

2,57 %

Inmigr. C.A.P.V.:

1,30 %


  • Latin-amerikarrak: 1033
  • Magreb: 40
  • Gainerako afrikarrak: 23

Erandiok seguruenez markatzen du gainerakoen norabidea; amerikarrek bat egingo zuten erdaldunen euskararekiko joerekin.





DATOS

ONDARROA

 

BIZKAIA

Pob. total:

9.072

Pob. Extranjera:

482


% respecto a:

Pob. Munic.:

5,31 %

Inmigr. [Provincia]

0,96 %

Inmigr. C.A.P.V.:

0,49 %

 

  • Latin-amerikarrak: 133
  • Magreb: 52
  • Gainerako Afrikarrak: 122


Ondarroak ematen digu hein batean Markina eta Bermeorekiko kontrapuntua eta konparaburua; Markinan bezala afrikarrak nagusi, baina kasuan Sahara azpikoak. Itsasotik gara Afrika beltzarekin adiskide aspalditik. Hemen Hausa-Euskara, edo Yoruba-Euskara gramatikak egiten hasi beharko ziren.

:: Hurrengo orrialdea >>

Blog honetan gurako nituzke jaso etorkinak euskalduntzeko proposamenak, batez ere etorkinok ez dakitenean gaztelaniaz edo oso gutxi. Era berean buruan darabildana hauxe da: beste hizkuntza orain arte urrunagoetatik euskararako zubiak ezartzea; kasurako Hausa-Euskara, edo Berber-Euskara. http://del.icio.us/koldogarai

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Koldo Garai

Bilmigrazioa

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution