2008-01-28

Kontseiluaren 10. urteurrena dela medio, herrietako euskalgintzarekin ekitaldia egin da asteburuan Martin Ugalde Kultur parkean. Euskalgintzako kide ugari hurbildu dira Andoainera eta irudian ikus daitezkeen lantaldeen bidez, proposamenak egiteko aukera izan dute.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:26:35 . 31 Hitzak . Informazio erabilgarria . 2 erantzun

2008-01-23

Larunbat honetan, hilak 26, goizeko 11etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean elkartuko gara Kontseiluak sustatutako proiektuetan parte hartu dugun herrietako euskalgintzako kideok. Kontseiluak 10 urte bete berri ditu eta urtemuga hau ospatzeko antolatutako ekintzetako bat da larunbat honetakoa. Kontseiluaren ibilbidearen balorazioa egiteaz gain, lantaldeak ere antolatuko dira, 10 urteurrenaren baitan proposatuko diren ekintzen inguruko iritziak trukatzeko. Amaieran eskainiko den otamenean aspaldiko lagunekin solasean aritu eta kide berriak ezagutzeko aukera izango dugu.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:37:07 . 70 Hitzak . Informazio erabilgarria . 3 erantzun

2008-01-07

Lan eskaintza

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak dinamizatzailea behar du ‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ egitasmoko Nafarroa eta Arabako esperientziak kudeatzeko, egun erdiko dedikazioz. Lan tokia Andoainen izango du. Lehenbailehen hasteko.

 

Eskatzen da: lan taldeak dinamizatzen eskarmentua izatea, harreman eta antolakuntza gaitasuna, euskalgintza ezagutzea, gida baimena eta autoa izatea. Bidal ezazu curriculuma zigor@kontseilua.org, edo Kontseilua, Martin Ugalde Kultur Parkea z/g, 20140 Andoain. Epea: urtarrilak 21.

Zehaztasun gehiago eskuratzeko, deitu 943 303 551 telefono zenbakira, eta Zigorrengandik galdetu.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 10:58:21 . 74 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun

2007-12-20

Kale Erabileraren IV. Neurketa

Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Kale Erabileraren V. neurketaren emaitzak aurkeztu ditu. Emaitza guztiak BAT soziolinguistika aldizkariaren 64. zenbakian argitaratu dira. Soziolinguistika Klusterraren web orrian ere topatuko dituzue. Taulak eta grafikoak EDBan dituzue.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 12:57:31 . 31 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun

2007-10-01

Lan-poltsa osatzeko deialdia

Kontseiluak lan-poltsa osatu nahi du ‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ egitasmoa Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan dinamizatzeko. Eskatzen da: lan taldeak dinamizatzen eskarmentua izatea, harreman eta antolakuntza gaitasuna, euskalgintza ezagutzea, gida baimena eta autoa izatea, euskara eta frantzesa menperatzea. Bidal ezazu curriculuma helbideotako batera: baieuskarari@wanadoo.fr
edo Kontseilua , 1 Arsenal plaza , 64100 Baiona.
Tel.: 05 59 25 50 41
Faxa: 05 59 59 49 48
Epea: urriaren 5a

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:16:46 . 58 Hitzak . Informazio erabilgarria . 2 erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>