2008-01-10

Egin txokoa euskarari txokoan

Tolosaldeko euskalgintzak, bertako 13 udalerritako udalek eta Kontseiluak ‘Egin txokoa euskarari txokoan’ proiektua aurkeztu dute Zizurkilgo Urkamendi elkartean. Ekimenaren helburua Tolosaldeko elkarte gastronomikoetan euskararen erabilera sustatzea da eta, horretarako, hurrengo hilabeteetan luzatuko diren hainbat ekintza prestatu dituzte. Aurkezpenean Tolosaldeko hainbat elkarteren ordezkariak izan dira, eta Galtzaundi euskalgintzako elkarteak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkie. Horretaz gain, eta ekimenak udalen babesa jaso duela adierazteko, hainbat alderdi politikotako ordezkariak ere bildu dira bertan.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 15:53:37 . 71 Hitzak . Tolosaldea . Erantzun
Futbola ere euskaraz!

Eguberritako Bai Euskarari Futbol Festa antolatu dugu Herrerako Sporting taldeak eta Bizarrain elkarteak. Aurten, berritasunak izan dira:
Batetik, kartelaren diseinua Herri Ametsa ikastola, eta Herrera, San Luis eta Oleta ikastetxeetako 180 haurrek egindako irudiekin osatu dute. Irudiak ikusgai izan dira horretarako espreski jarritako karpa batean.
Bestetik, bigarren jardunaldian txokolatea eskaini diete  haur eta gurasoei, hotzari aurre egiteko gozo-gozo. Irudiak ikusi nahi izanez gero, klikatu
hemen.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 15:51:43 . 65 Hitzak . Altza . Erantzun