2008-01-02

2008 koloretsua Amurrion

Amurrioko Bai Euskarari Akordioaren sustatzaileek 2008ko egutegia kaleratu dute. Bertan zerrendatu dituzte Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten herriko 54 entitateen izenak.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 15:53:35 . 20 Hitzak . Amurrio . Erantzun
Lankidetzan aurrera

Donostiako udalak eta Bortzirietako Mankomunitateak hitzarmenak berritu dituzte Kontseiluarekin. Lehenaren bidez, Donostian euskara normalizatzeko udal planaren ezarpenaren auditoria egiten du Kontseiluak. Bigarrenaren bidez, Bortziriretako enpresa, saltoki, ikastetxe eta era guztietako entitateetan euskararen normalizazioa indartu eta laguntzeko egitasmoa garatzen du Kontseiluak.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 15:52:40 . 40 Hitzak . Donostia, Bortziriak . Erantzun
Zerbitzu eskaintza Altzako entitateei

Altzako euskalgintzako Bizarrain elkarteak euskarri batean jaso ditu entitateei eskaintzen dizkien doako zerbitzu eta laguntzak. Erakunde horiek beren euskararen egoera normaltzeko erabaki garrantzitsua hartu dute, eta konpromiso horiek betetzen laguntzea da asmoa. Zerbitzu horien adibide, 'zabalik / itxita' euskarria oparituko diete entitateei.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 15:18:24 . 41 Hitzak . Altza . Erantzun
Baztango euskalgintzaren bloga

Interneta gure eguneroko bizitzan erabiltzen dugun tresna bilakatu da jadanik eta Baztanen tresna honetaz baliatu dira euskararen aldeko pausoak emateko. Horrela, Baztango eusklagintzak bere blog propioa sortu du. Hona hemen helbidea:

www.blogak.com/baztaneneskuaraz

Bisita ezazue!

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 15:08:10 . 36 Hitzak . Baztan . Erantzun
53 Bai Euskarari Ziurtagiri Amurrion

Ziurtagiriaren Elkarteak 53 Bai Euskarari Ziurtagiri banatu ditu Amurrion. Hauetatik, seik maila gorena eskuratu dute: ‘Zerbitzua eta lana euskaraz’. Beste zortzik ‘Zerbitzua Euskaraz’ maila lortu dute eta gainerako 39ek ‘Bidean’ maila. Aipagarria da gainera bi maila igoera izan direla: Frontoi taberna eta Kirola SC eragileak ‘Bidean’ mailatik, ‘Zerbitzua euskaraz’ mailara igo dira. Eragileak era eta neurri guztietakoak dira: komertzioetako 26, lan munduko bederatzi, mundu asoziatiboko zortzi, bost alderdi politiko, lau kirol talde eta garraioetako bat. Eragile hauei guztiei konpromisoak betetzen laguntzeko AHIZE aholkularitza kontratatu du Amurrioko udalak.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 15:02:11 . 95 Hitzak . Amurrio . Erantzun
Leitzaldeko tabernetan ‘Euskaraz bai’

 Leitza eta Goizuetako udalek Kontseiluarekin elkarlanean ‘Leitzaldeko tabernetan euskaraz bai’ egitasmoa aurkeztu dute: abenduaren 31an Leitzaldeko 23 tabernetan euskaraz eskatu duen herritarrari zizka-mizkak eman dizkiote. Ekimen honen helburua Leitzaldean euskararen erabilera sustatzea da.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:11:04 . 35 Hitzak . Leitzaldea . Erantzun
Villabonan guztiok elkarrekin lanean

Tolosaldeko herrien eredua jarraituz, Villabonak ere Bai Euskarari Akordioa berretsi du udalak eta Kontseiluak sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez. Maixabel Arrieta, Villabonako alkateak, eta Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak, lankidetza hitzarmena berritu dute. 2004 urteaz geroztik, Kontseilua udalarekin eta euskalgintzarekin batera, Bai Euskarari Akordioa eta konpromiso prozesua garatzen ari da Villabonan. Bai Euskarari Akordioa eskualde mailan garatzen da Tolosaldean. Horrela, Tolosa eta Zizurkilgo udalek ere, badituzte  lankidetza hitzarmenak Kontseiluarekin.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:50:03 . 68 Hitzak . Villabona, Tolosaldea . Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>