2008-01-28
Kontseiluaren 10. urteurrena dela medio, herrietako euskalgintzarekin ekitaldia egin da asteburuan Martin Ugalde Kultur parkean. Euskalgintzako kide ugari hurbildu dira Andoainera eta irudian ikus daitezkeen lantaldeen bidez, proposamenak egiteko aukera izan dute.
2008-01-23
Larunbat honetan, hilak 26, goizeko 11etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean elkartuko gara Kontseiluak sustatutako proiektuetan parte hartu dugun herrietako euskalgintzako kideok. Kontseiluak 10 urte bete berri ditu eta urtemuga hau ospatzeko antolatutako ekintzetako bat da larunbat honetakoa. Kontseiluaren ibilbidearen balorazioa egiteaz gain, lantaldeak ere antolatuko dira, 10 urteurrenaren baitan proposatuko diren ekintzen inguruko iritziak trukatzeko. Amaieran eskainiko den otamenean aspaldiko lagunekin solasean aritu eta kide berriak ezagutzeko aukera izango dugu.
Larunbat honetan, hilak 26, goizeko 11etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean elkartuko gara Kontseiluak sustatutako proiektuetan parte hartu dugun herrietako euskalgintzako kideok. Kontseiluak 10 urte bete berri ditu eta urtemuga hau ospatzeko antolatutako ekintzetako bat da larunbat honetakoa. Kontseiluaren ibilbidearen balorazioa egiteaz gain, lantaldeak ere antolatuko dira, 10 urteurrenaren baitan proposatuko diren ekintzen inguruko iritziak trukatzeko. Amaieran eskainiko den otamenean aspaldiko lagunekin solasean aritu eta kide berriak ezagutzeko aukera izango dugu.
2008-01-10
Tolosaldeko euskalgintzak, bertako 13 udalerritako udalek eta Kontseiluak ‘Egin txokoa euskarari txokoan’ proiektua aurkeztu dute Zizurkilgo Urkamendi elkartean. Ekimenaren helburua Tolosaldeko elkarte gastronomikoetan euskararen erabilera sustatzea da eta, horretarako, hurrengo hilabeteetan luzatuko diren hainbat ekintza prestatu dituzte. Aurkezpenean Tolosaldeko hainbat elkarteren ordezkariak izan dira, eta Galtzaundi euskalgintzako elkarteak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkie. Horretaz gain, eta ekimenak udalen babesa jaso duela adierazteko, hainbat alderdi politikotako ordezkariak ere bildu dira bertan.
Eguberritako Bai Euskarari Futbol Festa antolatu dugu Herrerako Sporting taldeak eta Bizarrain elkarteak. Aurten, berritasunak izan dira:
Batetik, kartelaren diseinua Herri Ametsa ikastola, eta Herrera, San Luis eta Oleta ikastetxeetako 180 haurrek egindako irudiekin osatu dute. Irudiak ikusgai izan dira horretarako espreski jarritako karpa batean.
Bestetik, bigarren jardunaldian txokolatea eskaini diete haur eta gurasoei, hotzari aurre egiteko gozo-gozo. Irudiak ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.
2008-01-07
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak dinamizatzailea behar du ‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ egitasmoko Nafarroa eta Arabako esperientziak kudeatzeko, egun erdiko dedikazioz. Lan tokia Andoainen izango du. Lehenbailehen hasteko.
Eskatzen da: lan taldeak dinamizatzen eskarmentua izatea, harreman eta antolakuntza gaitasuna, euskalgintza ezagutzea, gida baimena eta autoa izatea. Bidal ezazu curriculuma zigor@kontseilua.org, edo Kontseilua, Martin Ugalde Kultur Parkea z/g, 20140 Andoain. Epea: urtarrilak 21.
Zehaztasun gehiago eskuratzeko, deitu 943 303 551 telefono zenbakira, eta Zigorrengandik galdetu.
2008-01-03
Donostiako euskalgintzak kartela sortu du hirian dauden 168 ziurtagiridunen izen-zerrendarekin. Alorrez alor banatuta ageri dira, zerbitzuen gida baten gisara: ostalaritza, merkataritza, elkarteak, irakaskuntza eta formazioa, zerbitzuak eta enpresak, osasuna, kirola, finantzak eta aseguruak, kultura, elkargoak, gizarte mugimenduak eta hedabideak.
2008-01-02
Amurrioko Bai Euskarari Akordioaren sustatzaileek 2008ko egutegia kaleratu dute. Bertan zerrendatu dituzte Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten herriko 54 entitateen izenak.
Donostiako udalak eta Bortzirietako Mankomunitateak hitzarmenak berritu dituzte Kontseiluarekin. Lehenaren bidez, Donostian euskara normalizatzeko udal planaren ezarpenaren auditoria egiten du Kontseiluak. Bigarrenaren bidez, Bortziriretako enpresa, saltoki, ikastetxe eta era guztietako entitateetan euskararen normalizazioa indartu eta laguntzeko egitasmoa garatzen du Kontseiluak.
Altzako euskalgintzako Bizarrain elkarteak euskarri batean jaso ditu entitateei eskaintzen dizkien doako zerbitzu eta laguntzak. Erakunde horiek beren euskararen egoera normaltzeko erabaki garrantzitsua hartu dute, eta konpromiso horiek betetzen laguntzea da asmoa. Zerbitzu horien adibide, 'zabalik / itxita' euskarria oparituko diete entitateei.
Interneta gure eguneroko bizitzan erabiltzen dugun tresna bilakatu da jadanik eta Baztanen tresna honetaz baliatu dira euskararen aldeko pausoak emateko. Horrela, Baztango eusklagintzak bere blog propioa sortu du. Hona hemen helbidea:
www.blogak.com/baztaneneskuaraz
Bisita ezazue!
Ziurtagiriaren Elkarteak 53 Bai Euskarari Ziurtagiri banatu ditu Amurrion. Hauetatik, seik maila gorena eskuratu dute: ‘Zerbitzua eta lana euskaraz’. Beste zortzik ‘Zerbitzua Euskaraz’ maila lortu dute eta gainerako 39ek ‘Bidean’ maila. Aipagarria da gainera bi maila igoera izan direla: Frontoi taberna eta Kirola SC eragileak ‘Bidean’ mailatik, ‘Zerbitzua euskaraz’ mailara igo dira. Eragileak era eta neurri guztietakoak dira: komertzioetako 26, lan munduko bederatzi, mundu asoziatiboko zortzi, bost alderdi politiko, lau kirol talde eta garraioetako bat. Eragile hauei guztiei konpromisoak betetzen laguntzeko AHIZE aholkularitza kontratatu du Amurrioko udalak.
Leitza eta Goizuetako udalek Kontseiluarekin elkarlanean ‘Leitzaldeko tabernetan euskaraz bai’ egitasmoa aurkeztu dute: abenduaren 31an Leitzaldeko 23 tabernetan euskaraz eskatu duen herritarrari zizka-mizkak eman dizkiote. Ekimen honen helburua Leitzaldean euskararen erabilera sustatzea da.
Tolosaldeko herrien eredua jarraituz, Villabonak ere Bai Euskarari Akordioa berretsi du udalak eta Kontseiluak sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez. Maixabel Arrieta, Villabonako alkateak, eta Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak, lankidetza hitzarmena berritu dute. 2004 urteaz geroztik, Kontseilua udalarekin eta euskalgintzarekin batera, Bai Euskarari Akordioa eta konpromiso prozesua garatzen ari da Villabonan. Bai Euskarari Akordioa eskualde mailan garatzen da Tolosaldean. Horrela, Tolosa eta Zizurkilgo udalek ere, badituzte lankidetza hitzarmenak Kontseiluarekin.


Zabaldu
Bildu
Twitter