2007-12-20

Bai Euskarari zozketa Bortzirietan

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Bai Euskarari Zozketa antolatu du, izen bereko ziurtagiria herritarren artean promozionatzeko asmoarekin. Guztira 15.000 boleto egin dira, eta ziurtagiridun guztiei eman zaizkie, beren bezero, ikasle edota bazkideen artean bana zitzaten.

Bortzirietako Bai Euskarari zozketaren zenbaki sarituak hurrengoak dira:

1.- 13088 zkia, Bereau Hotelean lau lagunentzako otordua, Txoperena Aseguruak emana

2.- 12287 zkia, Kalotxa Zapata-dendan 60 €ko erosketa Bortziriak Etxe-tresnak emana

3.- 02309 zkia, Ardo kutxa bat (Manuel Taberna Edariak) San Joan Xar Kooperatibak emana

Sarituek hilabeteko epea izanen dute, gaurtik hasita urtarrilaren 13ra arte, boletoa mankomunitatean aurkezteko. Epe horretan saridunak agertuko ez balira, sariak eman gabe geldituko lirateke.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:02:01 . 93 Hitzak . Bortziriak . Erantzun

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)