2007-11-16

Kontseiluak eta Amurrioko udalak hitzarmena berritu dute

Kontseiluak eta Amurrioko udalak lankidetza-hitzarmena berritu dute herriko entitateen artean euskararen normalizazioa sustatzeko helburuarekin. Agiri honen bidez, urtean zehar euskararen alde elkarlanean arituko direla adostu dute Amurrioko jardungo alkateak, Mariano Alavak, eta Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek. AHIZE aholkularitza kontratatzea adostu dute lan teknikoaz arduratu dadin. Honetaz gain, merkataritza euskalduntzeko udalak duen egitasmotik eratortzen diren lan teknikoaz ere arduratuko da AHIZE.

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 15:35:45 . 62 Hitzak . Amurrio . Erantzun