2007-11-12
26500 boleto banatu dira Sakanan Bai Euskarari Zozketan
Aurten bigarren aldiz burutu da Bai Euskarari Zozketa Sakanan. Zozketaren helburua Bai Euskarari Ziurtagiria eta bereziki Bai Euskarari Ziurtagiridunak ezagutaraztea da. Zozketa honetan Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduek doan banatzen dute boletoa euren bezeroen artean. Iaz 19000 boleto banatu ziren, aurten berriz, 26500. Prozesuaren osasunaren erakusgarri ulertu behar da boleto kopuruaren igoera. Zentzu honetan ezin ahaztu 2005tik 2006ra ziurtagiridunen kopurua %60 hazi zela eta aurtengo sustapenean ere emaitza ikusgarriak lortzen ari direla.
Zozketa jai giroan egin da. Irurtzungo San Martin festetako pilota partidak probestuz, Bai Euskarari Ziurtagiria duen Bi Aizpe Pilota Elkarteko pilotariek, Julen Martija haurrak eta Santos Iragi zuzendariak hain zuzen ere, zenbaki saridunak atera dituzte.
Saria duten zenbakiak honakoak dira.
Lehen saria 12248 zenbakia. Arbizuko Karrika Tabernan laurendako afaria eta Itziar Narzabal artista sakandarrak Londonen egindako grabatu bat.
Bigarren saria 25993 zenbakia. Altsasuko Biltoki Tabernan laurendako afaria eta Irurtzungo Sutek horniduren eskutik Einhell torlojutzailea eta erreminta sorta.
Hirugarren saria 12151 zenbakia. Altsasuko Arkupe altzarien eskutik puf bat eta lanpara bana eta Arruazuko ostatuan birendako afaria.
Saria lortu dutenei Zorionak eta jakin dezatela edozer argibidetarako Sakanako Mankomunitatearekin harremanetan jar daitezkeela baieuskarari@sakana-mank.com helbide elektronikoan edota 948464840 telefonoan.
Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Erantzun:


Zabaldu
Bildu
Twitter