2007-11-09

Euskararen hamabostaldia Zestoan

“Haur, gazte eta heldu Bai Euskarari” lemarekin euskararen hamabostaldia antolatu dute Zestoan. Izan ere, Danbolinek, herriko euskara elkarteak, 7 urte betetzen ditu eta hurrengo egitarauarekin ospatuko dute urteurrena:

 

Azaroak 9, 21:30ean Kultur etxean, literatur emanaldia Leire Bilbaorekin, “Ezkatak”.

 

Azaroak 16, 20:30etan Kultur Etxean: Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa, herriko bertsolari gazteen bertsoez lagundurik. Ondoren luntxa eta 21:30etan, Lakrikun taldearen antzerkia: ‘Greban gaude’  antzezlana hain zuzen ere.

 

Azaroak 17, arratsaldeko 17:00etan ‘Zirika zirkus’ ikuskizuna haurrentzat.

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:16:26 . 82 Hitzak . Zestoa . Erantzun
Ziburun ere Bai Euskarari Ziurtagiria hedatzen

Aurten bertan gehitu da Ziburu Bai Euskarari Akordiora eta bertako 31 eragilek Ziurtagiria eskuratu dute. Bai Euskarari Akordioa izenpetu zuten Ziburuko 70 saltegi, elkarte, mediku eta eskolari proposatu zaizkie beren entitateak euskalduntzeko neurri desberdinak. 

Gaur egun, Euskal Herri osoko 1500 entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria, horietatik 235 Lapurdin eta Nafarroa Beherean.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:02:14 . 53 Hitzak . Ziburu . Erantzun
Ziurtagiriaren aurkezpena Sakanako elkarteei

Ezaguna da jada Bai Euskarari Ziurtagiria Sakanako Mankomunitatean, izan ere, duela lau urte eskuratu zituzten lehenengo ziurtagiriak eskualdeko eragileek. Iaz esaterako, 64 entitatek lortu zuten Ziurtagiria Sakanan eta aurten, azaroaren 22an, ospatuko da urteroko ekitaldia. Aurkezpen honen bidez, Arakilgo elkarteen artean Ziurtagiria zabaldu nahi izan dute.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:52:15 . 45 Hitzak . Sakana . Erantzun