2007-10-30

Kontseilua eta Zestoaren arteko lankidetza indartzen

Kontseiluak eta Zestoako Udalak Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzeko hitzarmena berritu dute. 2002. urtetik ari dira elkarlanean Zestoako Udala, bertako euskalgintza eta Kontseilua Bai Euskarari Akordioa sustatzen. Iaz, lankidetza hitzarmena sinatu zuten lehenengo aldiz eta aurten, prozesuari jarraipena emateko asmoz, berritu egin dute. Alazne Olaizola Alberdik, Zestoako alkateak, eta Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak, sinatu dute lankidetza hitzarmena.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 12:56:54 . 56 Hitzak . Zestoa . Erantzun