2007-10-25
Azkoitiko zozketaren zenbaki irabazleak
Azkoitian Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketa burutu dute eta hona hemen zenbaki irabazleak: 1- 1952 ETXE AITZ TABERNA 2- 1731 OTARRE JATETXEA 3- 3782 NHO ESTUDIOA Ordezko zenbakiak, berriz, beste hauek dira: 1- 0734 ETXE AITZ TABERNA 2- 0256 LAJA ERRETEGIA 3- 3332 SAREA INFORMATIKA Saria jasotzeko epea urriaren 31an bukatuko da. Zenbakien jabeek 300, 200 eta 100 eurotako erosketa-txartelak jasoko dituzte Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduetan gastatzeko. Irabazleek erosketa-txartelak Azkoitiko Udaleko Euskara Sailean jaso beharko dituzte. Horretarako Jasone Bilbako Udaleko euskara teknikariarekin jarri behar dira harremanetan, 943 85 71 70 telefonoan. Ekimen horren helburua Bai Euskarari Ziurtagiridunak ezagutzera ematea da, berau eskuratu dutenen sustapena egitea eta euskararen aldeko ahalegina txalotzea. Baita euskaraz bizitzeko euskaldunok ditugun gune euskaldunen aukerak jakinaraztea ere.


Zabaldu
Bildu
Twitter