2007-10-18
‘Mintza euskaraz!’ astea Ezpeletan
Urriaren 22tik 28ra ospatuko den ‘Ezpeletan Euskarari Bai! Mintza euskaraz! egitasmoa aurkeztu dute gaur Bai Euskarari Akordioaren jarraipen taldeko eta Ezpeletako Herriko Etxeko ordezkariek. “Ezpeletako herritar guztiak euskaraz mintzatzera animatu nahi ditugu!”. Duela bi urte Ezpeletako herria Bai Euskarari Akordioan sartu zenetik, euskararen aldeko lan handia egin dute akordioa sostengatu zuten Herriko Etxeak eta herriko hainbat elkartek. Akordioaren helburua euskararen erabilera handitzea da, euskara eguneroko bizian normaltasunez erabili ahal izateko. Hori da hain zuzen ere, gaur aurkeztu ‘Mintza euskaraz!’ astearen helburua: Ezpeletako karriketan euskara entzun eta mintzatzea.


Zabaldu
Bildu
Twitter