2007-10-11
Azkoitiko udala eta Kontseilua elkarlanean
Azkoitiko udalak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmena berritu dute. Iaz gehitu zen Azkoitia Bai Euskarari Akordiora eta uztailean bertan, lehenengo hitzarmena sinatu zuen Kontseiluarekin batera. Urtebete honetan Azpeitiko Eregi Euskara eta Komunikazio enpresa arduratu da lan teknikoaz eta hemendik aurrera ere entitate honen esku egongo da. Asier Aranbarrik, Azkoitiko alkateak, azken urte honen balorazio positiboa egin du. Uztailetik hona, Azkoitiko 39 eragilek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria. Aurrera begira, azaroan hasiko dira entitate hauek hartutako neurriak ebaluatzen eta abenduan ospatuko da Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia.
Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Erantzun:


Zabaldu
Bildu
Twitter