2007-10-01
Kontseiluak lan-poltsa osatu nahi du ‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ egitasmoa Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan dinamizatzeko. Eskatzen da: lan taldeak dinamizatzen eskarmentua izatea, harreman eta antolakuntza gaitasuna, euskalgintza ezagutzea, gida baimena eta autoa izatea, euskara eta frantzesa menperatzea. Bidal ezazu curriculuma helbideotako batera: baieuskarari@wanadoo.fr
edo Kontseilua , 1 Arsenal plaza , 64100 Baiona.
Tel.: 05 59 25 50 41
Faxa: 05 59 59 49 48
Epea: urriaren 5a
Bai Euskarari Ziurtagiria eta ziurtagiridunak ezagutarazteko zozketa burutu dute Tolosaldean, hirugarrenez. Zozketaren sustatzailea eskualdeko Bai Euskarari Akordioaren parte hartzaileak izan dira eta babesleak Bidaide bidai agentzia, CID erlojutegi-bitxitegia, Kutxa eta Euskadiko Kutxa izan dira. 4000 boleto banatu dira Tolosaldeko ziurtagiridunen bidez. Zenbaki sarituak hurrengoak dira:
- Lehen saria. 14086 zenbakia Bidaide bidai agentziaren eskutik gau bat bi pertsonentzat landa-turismoko etxe batean.
- Bigarren saria. 07113 zenbakia Cid erlojutegi-bitxitegiaren eskutik ordulari bat.


Zabaldu
Bildu
Twitter