2007-09-14

Azkoitiko euskalgintzak ‘Azkoitixen Bai Euskarari!’ egitasmoa martxan dagoela gogorarazteko zenbait ekimen egin zituen Andramaixetan. Honela, Andra Mari bezperan, abuztuaren 14an,  herriko enparantzan umeentzat Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna izan zen eta Andre Mari egunean, abuztuaren 15ean, Txu-Txu trena, umeentzako puzgarri parkea eta Azkoitixen Bai Euskarari tailerra egin zen. Tailerrean herriko gaztetxoenek egitasmoaren ikur ezaguna bihurtu den eguzki koloretsuaren puzzlea eta medailoia egin ahal izan zituzten. Ekimen horiek Andramaixetako jai egitarau ofizialean egin ziren eta parte hartze handia izan zuten argazkietan ikus daitekeen moduan.  

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:59:31 . 88 Hitzak . Azkoitia . Erantzun