2007-09-24

Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dizkie euskararen aldeko neurriak hartu dituzten Barañaingo 20 saltoki, enpresa eta bestelako entitateri. Horietatik, 9 ziurtagiridun berriak dira. “Bai Euskarari Ziurtagiria martxa onean aurrera doa Barañainen”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek. 2002an sartu zen Barañain 'Bai Euskarari Akordioa Herrietan' egitasmoan eta aurtengoa Ziurtagiriaren bigarren banaketa ekitaldia izan da.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:26:32 . 63 Hitzak . Barañain . Erantzun

2007-09-21

Lan deialdia

ziurtagiriarenelkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedatze lanean aritzeko TEKNIKARIA behar du.

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:
 Curriculuma eta erreferentziak.
 Harremanetarako gaitasuna. Izaera komertziala.
 Antzeko lanetan aritu izana.
 Kotxea behar da.

Curriculumak eta erreferentziak info@baieuskarari.org e-postara bidali beharko dira irailaren 28a baino lehen. Gaian honako erreferentzia hau jarri beharko da: ZIURTAGIRIAREN TEKNIKARIA.

Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Lan-poltsa osatuko da.

ziurtagiriarenelkartea
www.baieuskarari.org

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 18:00:12 . 70 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun

2007-09-14

Azkoitiko euskalgintzak ‘Azkoitixen Bai Euskarari!’ egitasmoa martxan dagoela gogorarazteko zenbait ekimen egin zituen Andramaixetan. Honela, Andra Mari bezperan, abuztuaren 14an,  herriko enparantzan umeentzat Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna izan zen eta Andre Mari egunean, abuztuaren 15ean, Txu-Txu trena, umeentzako puzgarri parkea eta Azkoitixen Bai Euskarari tailerra egin zen. Tailerrean herriko gaztetxoenek egitasmoaren ikur ezaguna bihurtu den eguzki koloretsuaren puzzlea eta medailoia egin ahal izan zituzten. Ekimen horiek Andramaixetako jai egitarau ofizialean egin ziren eta parte hartze handia izan zuten argazkietan ikus daitekeen moduan.  

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:59:31 . 88 Hitzak . Azkoitia . Erantzun

2007-09-04

Ziurtagiria ezagutarazten ttipi-ttapa

Bortziriak, Malerreka eta Baztan eskualdeetan, Ttipi-Ttapa tokiko hedabidean iragarkia jarri nahi duten entitateek errazago izango dute aurrerantzean Bai Euskarari Ziurtagiriaren logotipoa erabiltzea. Ziurtagiriaren logotipoak eskuratu ditu Ttipi-Ttapak; horrela, Ziurtagiria duten entitateek iragarkia eskatuz gero, zuzenean jarri ahalko diote dagokien mailaren logotipoa.

Zuen herri eta eskualdeetako hedabideekin ere bide bera landu dezakezue. Urrats bat gehiago emanez, oso interesgarria izango litzateke hedabideetako komertzialek beraiek gogoraraztea entitateei logotipoa erabiltzeko aukera dutela.

Hedabideetako profesionalekin harremanetan jarri eta proposamena egiteko eskutitz eredua hurrengo helbidean aurkituko duzue:

http://www.kontseilua.org/txostenak/1-%20GUTUNA%20ziurtagiria%20erabiltzeko%20IRAGARKIETAN%2007.doc 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:41:48 . 92 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun