2007-07-06
29 izan dira gaurko ekitaldian Azpeitian Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten saltoki, enpresa eta era guztietako eragileak. Hemendik aurrera, Ziurtagiriaren Elkartearen esku egongo da Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketa eta Azpeitiaren kasuan udalarekin elkarlana lortzea izango da bere helburuetako bat. “Horregatik Azpeitiko udalari eskatu nahi diogu garai batean bertan behera geratu zen lankidetza berriz hartzeko”, adierazi du Xabier Mendigurenek, Kontseiluaren idazkari nagusiak. Kontseilua, Ziurtagiriaren Elkartearen bazkide babeslea da.
Ziurtagiriaren Elkarte sortu berriak Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dizkie euskararen normalizaziorako neurriak garatzen ari diren Zarauzko entitateei. Izan ere, Kontseiluak, proiektuaren kudeaketaren lekukoa pasatu dio Ziurtagiriaren Elkarte berriari. Zarautzen Bai Euskarari Ziurtagiria jaso duten 68 saltoki, enpresa eta bestelako entitatetik, 18 berriak dira, beraz, %33ko igoera izan du Ziurtagiriak. Ziurtagiriaren Elkarteak elkarlanean aritzeko gonbita egin dio luzatu dio udalari: “Zarauzko udalari eskatu nahi diogu prozesuaren parte aktibo izateko”.


Zabaldu
Bildu
Twitter