2007-07-20
Soraluzen 25 elkarte izan dira Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dutenak herri honetan egiten den 4. ekitaldian. 2002an gehitu zen Soraluze Bai Euskarari Akordiora eta ordutik hona, hainbat proiektu jarri dituzte martxan, beti ere, eragile desberdinen kolaborazioarekin. Izan ere, udalak eta euskalgintzak batera egiten dute lan Soraluzen.
2007-07-19
Sakanako 65 entitatek hartua dute konpromisoa euskararekin, eta horren adierazle da Bai Euskarari Ziurtagiria. Sakandarren egunean ere, norbanakoek ere konpromisoa hartzeko aukera izan zuten. Koldo Arnantz arte eskolako ikasleek eta Lakuntzako Luis Fuentes eskolakoek mural ederra egin zuten, nahi izan zuen orok aurrean jarri eta argazki bat egiteko. Argazkiak momentuan bertan inprimatu eta azpiko aldean euskararekiko konpromiso bat hartzeko gonbitea luzatu zuten Bai Euskararitik. orain hartutako hitza bete behar! Sarean egun hartako argazkiak dituzue eskura.
2007-07-18
Bai Euskarari Akordioaren girotze lanen baitan, irudiotan ikus dezakezuen horma-irudia egin dute Pilpilean elkarteko kideek. Azkoitiko Bai Euskarari Akordioaren irudia baliatu dute horretarako, haien baimenarekin. Herriko sarreran topatuko duzue lan eder hau.
Bai Euskarari Akordioaren girotze lanen baitan, Ikas-Euskal Pedagogia Zentruak sortu duen barazki, haragi eta arrainkien gida zabaldu du Kontseiluak Ziurtagiria duten Lapurdiko saltegien artean. On dagizuela!
2007-07-12
Ziurtagiriaren Elkarte sortu berriak Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dizkie euskararen normalizaziorako neurriak garatzen ari diren Donostiako 55 entitateei, 6 berriak dira, beraz, hazten ari den proiektua da Bai Euskarari Ziurtagiriarena. Eragile berri hauetatik, lau Alde Zaharrekoak dira eta beste biak Antiguakoak.Donostian, hirugarren ekitaldia da gaurkoa, 2004ean bertan aurkeztu baitzen proiektua hiri honetan.
Egin klik hemen argazkiak ikusteko 2007-07-06
29 izan dira gaurko ekitaldian Azpeitian Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten saltoki, enpresa eta era guztietako eragileak. Hemendik aurrera, Ziurtagiriaren Elkartearen esku egongo da Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketa eta Azpeitiaren kasuan udalarekin elkarlana lortzea izango da bere helburuetako bat. “Horregatik Azpeitiko udalari eskatu nahi diogu garai batean bertan behera geratu zen lankidetza berriz hartzeko”, adierazi du Xabier Mendigurenek, Kontseiluaren idazkari nagusiak. Kontseilua, Ziurtagiriaren Elkartearen bazkide babeslea da.
Ziurtagiriaren Elkarte sortu berriak Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dizkie euskararen normalizaziorako neurriak garatzen ari diren Zarauzko entitateei. Izan ere, Kontseiluak, proiektuaren kudeaketaren lekukoa pasatu dio Ziurtagiriaren Elkarte berriari. Zarautzen Bai Euskarari Ziurtagiria jaso duten 68 saltoki, enpresa eta bestelako entitatetik, 18 berriak dira, beraz, %33ko igoera izan du Ziurtagiriak. Ziurtagiriaren Elkarteak elkarlanean aritzeko gonbita egin dio luzatu dio udalari: “Zarauzko udalari eskatu nahi diogu prozesuaren parte aktibo izateko”.
2007-07-04
Asko eta asko zarete Bai Euskarari Akordioan parte hartzen duzuenok eta asko dira baita ere, proiektu hau sustatzeko egin dituzuen ekimen eta euskarriak: eskuorriak, pegatinak, kartelak, etab. Teknologia berriekin euskarri hauek aldatzen ari dira, gure bloga da honen froga garbia, eta orain aurkezten dizuegun bideo hau da egin ditzakegun proiektuetako bat.
Ikusi Bai Euskarari Akordioaren lehenengo bideoa eta animatu zure herrian ere horrelako zerbait egiten!
<a href= “http://www.kontseilua.org/sarrera.cfm?hizkuntza=0&atala=dokumentuak”>Bideoa ikusteko, egin klik hemen</a>


Zabaldu
Bildu
Twitter