2007-06-29

230 Ziurtagiri Iparralden

Gaur Saran ospatutako ekitaldi nagusian, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten 230 entitateri aitortza egin die sortu berri den Ziurtagiriaren Elkarteak. Horrela, Bai Euskarari Ziurtagiriak bere 7. urtebetetzea ospatu du Iparraldean. Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakundeak izan dira ekitaldiko protagonistak. Ziurtagiriaren Elkartearen parte aktibo izaki, honen bazkide izatera pasa dira eta.

Ziurtagiria sortu zenetik, 2000. urteko ekainaren 13tik hain zuzen, Kontseiluarekin batera lan egin duen Euskal Konfederazioa ere izan da ekitaldian. Biarritzen, 2002. urtean, eskuratu zituzten Iparraldeko lehenengo 50 Ziurtagiriak Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko entitateek. 5 urte berantago Iparraldeko ekitaldi nagusia Saran ospatzeak ere, badu bere esanahia. Izan ere, Sara izan zen Bai Euskarari Akordiora atxiki zen Iparraldeko lehenengo herria. Sarako Auzapeza, Jean Aniotzbehere, ere izan da ekitaldian, egitasmo honi bere babesa azaltzeko.

Sara ostean, ainitz izan dira Bai Euskarari Akordiora gehitutako herriak: Azkaine (44 Bai Euskarari Ziurtagiri), Ezpeleta (30 Ziurtagiri), Senpere (71 Ziurtagiri), Ziburu (30 Ziurtagiri) eta Uztaritze.

Oroigarria

Eragileen ahalegina aitortzeko, Kontseilua eta Ziurtagiriaren Elkarteko arduradunek Mattin Parterrieuren artelanaren lamina banatu diete.

<a href="http://www.itelebista.com/eu/video/1759">Bideoa ikusteko egin klik hemen</a>

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:30:06 . 178 Hitzak . BaiEuskarari . Erantzun