2007-06-29

230 Ziurtagiri Iparralden

Gaur Saran ospatutako ekitaldi nagusian, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten 230 entitateri aitortza egin die sortu berri den Ziurtagiriaren Elkarteak. Horrela, Bai Euskarari Ziurtagiriak bere 7. urtebetetzea ospatu du Iparraldean. Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakundeak izan dira ekitaldiko protagonistak. Ziurtagiriaren Elkartearen parte aktibo izaki, honen bazkide izatera pasa dira eta.

Ziurtagiria sortu zenetik, 2000. urteko ekainaren 13tik hain zuzen, Kontseiluarekin batera lan egin duen Euskal Konfederazioa ere izan da ekitaldian. Biarritzen, 2002. urtean, eskuratu zituzten Iparraldeko lehenengo 50 Ziurtagiriak Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko entitateek. 5 urte berantago Iparraldeko ekitaldi nagusia Saran ospatzeak ere, badu bere esanahia. Izan ere, Sara izan zen Bai Euskarari Akordiora atxiki zen Iparraldeko lehenengo herria. Sarako Auzapeza, Jean Aniotzbehere, ere izan da ekitaldian, egitasmo honi bere babesa azaltzeko.

Sara ostean, ainitz izan dira Bai Euskarari Akordiora gehitutako herriak: Azkaine (44 Bai Euskarari Ziurtagiri), Ezpeleta (30 Ziurtagiri), Senpere (71 Ziurtagiri), Ziburu (30 Ziurtagiri) eta Uztaritze.

Oroigarria

Eragileen ahalegina aitortzeko, Kontseilua eta Ziurtagiriaren Elkarteko arduradunek Mattin Parterrieuren artelanaren lamina banatu diete.

<a href="http://www.itelebista.com/eu/video/1759">Bideoa ikusteko egin klik hemen</a>

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:30:06 . 178 Hitzak . BaiEuskarari . Erantzun

2007-06-26

Sakanan euskaraz, non?

Puzzle bat izango balitz eran, osatu da Bai Euskarari Mapa Sakanan. Mankomunitatea osatzen duten 15 udalerrietako ordezkariak izan dira, bakoitzak bere zatia itsatsiz, Sakanako Bai Euskarari Mapa eratu dutenak. Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udalek Bai Euskarari Ziurtagiria duten Sakanako enpresak, saltoki eta era guztietako entitateak mapa batean bildu dituzte eta udaletxeen kanpoaldean jarriko dute mapa.  Horrela, Sakanara hurbiltzen den edonork euskararen alde lan egiten duten erakundeak zeintzuk diren jakiteko eta aintzat hartzeko aukera izango du. Sakanako mankomunitatea osatzen duten udal gehienetako ordezkariak gerturatu dira aurkezpenera. “Sakanako sentsibilitate politiko desberdinen babesa jaso dugu”, azaldu dute Kontseiluko ordezkariek.

 

Proiektu berria da hau, bigarren edizioa besterik ez da Sakanakoa. Iaz abiatu zuen Kontseiluak egitasmo hau, Zarautzen hain zuzen ere.

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 11:56:09 . 120 Hitzak . Sakana . Erantzun

Ziurtagiriaren Elkarte sortu berriak Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dizkie euskararen normalizaziorako neurriak garatzen ari diren Leitzaldeko entitateei. Izan ere, aurreko astean Donostiako Kursaal aretoan ospatutako ekitaldi nagusian Kontseiluak, proiektuaren kudeaketaren lekukoa pasatu dio Ziurtagiriaren Elkarte berriari. Hemendik aurrera, Ziurtagiriaren Elkartearen esku egongo da Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketa. Ziurtagiria jaso duten 51 saltoki, enpresa eta bestelako entitate Leitza eta Aresokoak izan dira; gainontzeko 19ak, Goizueta eta Aranokoak.  

Argazkiak ikusteko egin klik albistearen izenburuan.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 11:38:53 . 72 Hitzak . Leitzaldea, Goizueta . Erantzun

2007-06-18

Bai Euskarari Ziurtagiriaren IRUDI BERRIA

Bai Euskarari Ziurtagiriak urrats bat egin dezan sortu da Ziurtagiriaren Elkartea. Elkarte berria lelo honekin dator: “Elkarlanean eta kalitatean urrats bat”. Lelo horretan azaltzen diren azken bi ideiak oinarritzat hartuta Bai Euskarari Ziurtagiriaren irudi berria sortu du Kontseiluak:

-          Kalitatean: euskararekin konpromisoa hartu duten 1500  enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek kalitate-konpromisoaren jabe direla ziurtatzen du.

-          Urrats bat: Irudi berri, fresko, erakargarri eta eguneratua da.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:40:34 . 84 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun

2007-06-11

Ziurtagiriaren Elkarte berria sortzeko egun gutxira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Baztanen herritarron aurrean egindako ekitaldian, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dizkie euskararen konpromisoa hartu duten 52 saltoki, enpresa eta bestelako entitateri. Horietatik, 9 ziurtagiridun berriak dira. Duela 7 urte sortu zenetik 1500 entitatek baino gehiagok eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria Euskal Herri osoan, eta gero eta herri gehiagok hartzen dute parte proiektu honetan. Baztanen kasuan, lau urte igaro dira jada Bai Euskarari Akordioa abian jarri zenetik eta aurtengo martxoan bertan Baztango udalak hitzarmena berritu du Kontseiluarekin.

Argazkiak ikusteko egin klik albistearen izenburuan
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 12:30:48 . 87 Hitzak . Baztan . Erantzun

2007-06-06

39 Bai Euskarari Ziurtagiri eskuratu dituzte Altzan

Kontseiluak, Altzan, herritarron aurrean egindako ekitaldian, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dizkie euskararen konpromisoa hartu duten 39 saltoki, enpresa eta bestelako entitateri. Horietatik 31k konpromisoa berritu dute eta gainerako 8ak aurten bertan gehitu dira proiektura. Altzan Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia ospatzen den 4. aldia da hau eta urte hauetan guztietan elkarlana izan da prozesuaren ardatza. Azken urte honetan, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduei zuzendutako hainbat ekimen abiatu dituzte.

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 12:48:57 . 65 Hitzak . Altza . Erantzun

2007-06-05

EKARPEN BIZIA EUSKARARI
Herrietatik jasotako eskariei erantzunez, Bai Euskarari eguzkia eta Bai Euskarari Ziurtagiridunak ardatz dituen kartela egin dugu. Kartelean Bai Euskarari Ziurtagiridunak ikus ditzakegu, horretarako herrietan burutzen ditugun ekitaldietako argazkiak baliatu ditugu. Gure aburuz, euskararen normalizazioan ekarpen handiena entitate hauek egiten dute, edo modu metaforikoan adierazita, Ziurtagiridunak dira Bai Euskarari Akordioko eguzkiaren sugaia. Ziurtagiridun bakoitzarentzat kartel bana iritsiko da, honetaz gain herrietako festa zein Bai Euskarari Akordioaren baitan burutzen ditugun edozein eragite ekimenetan ipintzeko herrietara kartel sorta bana bidaliko dugu.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:56:08 . 78 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun 1

:: Hurrengo orrialdea >>