2007-05-31

55 izan dira Ondarroako Kafe Antzokian ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. Urtez urte gora egiten du Bai Euskarari Ziurtagiriaren kopuruak. Azken 6 urteetan, 1480 erakunde baino gehiago dira Euskal Herri osoan zehar ziurtagiria eskuratu dutenak. Lea-Artibain bertan, 9 ziurtagiri berri lortu dira aurten. Gainera, Lea-Artibain hainbat herritako euskara udal plan ezberdinekin batera ari da garatzen Bai Euskarari Akordioa eta horrek interesa sortu du Bizkaiko zenbait herritan.

Argazkia ikusteko egin klik albistearen izenburuan

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 18:47:09 . 77 Hitzak . Lea-Artibai . Erantzun

2007-05-29

Altzan ere Bai Euskarari zozketa

Bigarren urtez antolatu dute Bai Euskarari zozketa Altzan, Ziurtagiria duten erakunde eta establezimenduetako kide eta bezeroen leialtasuna eskertzeko eta Ziurtagiriaren bidez herritarrak euskara bizitzera gonbidatzeko asmoz.

 

Altzako hamarnaka saltoki, ikastetxe, enpresa eta era guztietako entitatetan topatuko dituzte bezeroek arkume bat, bi lagunentzako afaria eta Hitza egunkarian harpidetza opari dituzten txartelak.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:37:45 . 51 Hitzak . Altza . Erantzun

2007-05-23

Bai Euskarari zozketa Lea-Artibain
Bai Euskarari zozketa antolatu dute Lea-Artibai eskualdeko euskalgintzak eta ziurtagiridunek, erakunde eta establezimendu horietako kide eta bezeroen leialtasuna eskertzeko eta Ziurtagiriaren bidez herritarrak euskara bizitzera gonbidatzeko asmoz. Lea-Artibai eskualdean Ziurtagiria duten saltoki, enpresa eta era guztietako entitateek oparituko dituzte asteburua landa-turismoko etxe batean eta bi harpidetza Hitza egunkarian.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 15:48:30 . 48 Hitzak . Lea-Artibai . Erantzun

2007-05-22

UEMAren laguntza-gida merkataritza alorreko entitateentzat

Euskaraz lan egiteko erraztasunak eman nahi dizkie UEMAk mankomunitateko herrietako establezimenduei. Hala, hainbat laguntza-tresna biltzen dituen gida sortu du. Bertan bildu dituzte hiztegiak eta menuak, Bai Euskarari Ziurtagiriaren ezaugarriak eta baita eskura ditzaketen hainbat euskarriren informazioa ere (kanpaina berezietarako kartelak, oharrak, prezio zerrendak, fakturak, eguneko menuak, menu pertsonalizatuak, itzulpen laburrak, programa informatikoen inguruko informazioa...).

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:47:25 . 54 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun

2007-05-15

ERAGITE LANERAKO IDEIAK

Bai Euskarari Akordioak lan ildo oso garrantzitsutzat du eragite lana. Horregatik,  herrietara zuzentzen ditugun langaiak berritzen ari gara, egitasmoak behar dituen komunikazio-lanen eraginkortasuna indartzeko. Hala, Bai Euskarari Akordioa garatzen ari zareten herrietako teknikari eta euskalgintzako kideei zuzentzen dizuegu "ERAGITE LANERAKO IDEIAK" txosten berritua. Eskuratzeko egin klik hemen:

http://www.kontseilua.org/txostenak/1-%20Herrietan%20Eragiteko%2007.pdf

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:52:13 . 58 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun

2007-05-11

Barañainen hitzarmena berritu dute

Duela sei urte abiatutako Bai Euskarari Akordioaren prozesuari jarraipena emateko hitzarmena berritu du Barañaingo euskalgintzak bertako udalarekin. 2007an zehar Barañaingo era guztietako talde eta elkarteek proiektuan parte hartzeko eta guztien artean plan estrategikoa egiteko gonbita jasoko dute. Hartara, egitasmo hau egunerokoan eragin handia duen elkarteen alorrera zabalduko dugu eta herriko kultur talde eta bestelako elkarteek ere euskararen erabilera handitzeko urratsak egiteko aukera izanen dute.

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:15:54 . 69 Hitzak . Barañain . Erantzun

2007-05-09

Aguraingo 48 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu berri dute. Agurain Araba osotik, biztanle proportzioa kontuan hartuta, ziurtagiri gehien dituen herria da. Agurainen kasuan eragile eta instituzioek elkarrekin lan handia egin dute, baina askoz gehiago dago oraindik egiteko eta horren froga da oraindik aisialdia euskalduntzeko duten erronka. Ekitaldiaren argazkiak ikusteko, egin klik, albistearen izenburuan.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:42:08 . 58 Hitzak . Agurain . Erantzun