2007-04-20
75 izan dira jada atzo Villabonan ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. “Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek eman dituzten urratsak, ematen ari direnak eta emango dituztenak dira, euskararen eguzkia pizten eta bizitzen duten argia”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek. Izan ere, urtez urte gora egiten du Bai Euskarari Ziurtagiriaren kopuruak. Azken 6 urteetan, 1400 erakunde baino gehiago dira Euskal Herri osoan zehar ziurtagiria eskuratu dutenak. Tolosaldean bertan, 10 ziurtagiri berri lortu dira aurten.
Ekitaldiaren argazkiak ikusteko klikatu albistearen izenburuan
Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Erantzun:


Zabaldu
Bildu
Twitter