2007-04-02

Altzako merkataritzan eta ostalaritzan ere euskarari BAI
Altzako Bai Euskarari Akordioaren baitan, merkataritzan eta ostalaritzan eragiteko ekintzaz ekintzazko bideari eutsi diote. Lehenengo urratsa establezimendu eta egoitza publikoetan tabakoa erretzea arautzen duen legearen berri emateko euskarazko kartelak egin eta banatzea izan da.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:04:24 . 34 Hitzak . Altza . Erantzun
138 Bai Euskarari Ziurtagiri Bortzirietan

138 izan dira jada gaur Beran ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. “Euskara da berotzen gaituen eguzkia eta Bortzirietan eguzki hori inoiz baino indartsuago dago herriko eragileek etengabe pizten dutelako”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi  Xabier Mendigurenek.

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:18:53 . 47 Hitzak . Bortziriak . Erantzun
70 “eguzki” Senperen

Bernardo Atxagaren alabak hurrengoa erran omen zion aitari: “aita, munduak ez daki euskaraz”. Batzuetan egia dirudien arren, Senperen euskaraz bizitzeko eta esaldi honi buelta emateko borondate argia erakutsi dute Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten 70 enpresa, saltegi, elkarte, mediku kontsulta eta erakunde desberdinak. “Euskara da berotzen gaituen eguzkia, Bai Euskarari Akordioaren irudia, eta Senperen eguzki hori inoiz baino indartsuago dago”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi  Xabier Mendigurenek.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:16:10 . 71 Hitzak . BaiEuskarari, Senpere . Erantzun