2007-04-20

75 izan dira jada atzo Villabonan ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. “Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek eman dituzten urratsak, ematen ari direnak eta emango dituztenak dira, euskararen eguzkia pizten eta bizitzen duten argia”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi  Xabier Mendigurenek. Izan ere, urtez urte gora egiten du Bai Euskarari Ziurtagiriaren kopuruak. Azken 6 urteetan, 1400 erakunde baino gehiago dira Euskal Herri osoan zehar ziurtagiria eskuratu dutenak. Tolosaldean bertan, 10 ziurtagiri berri lortu dira aurten.

   Ekitaldiaren argazkiak ikusteko klikatu albistearen izenburuan 

                                                              

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:03:15 . 155 Hitzak . Tolosaldea . Erantzun

2007-04-13

Ziurtagiriaren sustapenerako gutun berria

Bai Euskarari Ziurtagiriaren sustapenerako gutuna moldatu dugu. Oraingo eskutitzean garrantzi handiagoa eman diogu, labur eta irudien bidez, ziurtagiridunek jaso ditzaketen laguntzak eta eskuratu ditzaketen onurak azaltzeari. Gure asmoa da eskutitza bera ere erakargarri gertatzea, urrats hau ere aldekotasunak lortzeko baliagarri izatea.

Eskuratu nahi baduzue, egin klik hemen:

http://www.kontseilua.org/txostenak/1-%20GUTUNA%20hitzordurako%2007.doc

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:33:52 . 57 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun

2007-04-02

Altzako merkataritzan eta ostalaritzan ere euskarari BAI
Altzako Bai Euskarari Akordioaren baitan, merkataritzan eta ostalaritzan eragiteko ekintzaz ekintzazko bideari eutsi diote. Lehenengo urratsa establezimendu eta egoitza publikoetan tabakoa erretzea arautzen duen legearen berri emateko euskarazko kartelak egin eta banatzea izan da.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:04:24 . 34 Hitzak . Altza . Erantzun
138 Bai Euskarari Ziurtagiri Bortzirietan

138 izan dira jada gaur Beran ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. “Euskara da berotzen gaituen eguzkia eta Bortzirietan eguzki hori inoiz baino indartsuago dago herriko eragileek etengabe pizten dutelako”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi  Xabier Mendigurenek.

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:18:53 . 47 Hitzak . Bortziriak . Erantzun
70 “eguzki” Senperen

Bernardo Atxagaren alabak hurrengoa erran omen zion aitari: “aita, munduak ez daki euskaraz”. Batzuetan egia dirudien arren, Senperen euskaraz bizitzeko eta esaldi honi buelta emateko borondate argia erakutsi dute Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten 70 enpresa, saltegi, elkarte, mediku kontsulta eta erakunde desberdinak. “Euskara da berotzen gaituen eguzkia, Bai Euskarari Akordioaren irudia, eta Senperen eguzki hori inoiz baino indartsuago dago”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi  Xabier Mendigurenek.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:16:10 . 71 Hitzak . BaiEuskarari, Senpere . Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>