2007-03-26
Kontseiluak eta Tolosaldeko Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiriaren aurkezpena egin dute Tolosaldeko eragile sindikalen aurrean. Insalus, Boinas Elosegui, Fudique, Illaki, Industrias Carnicas Tolosaldea, Inbiza, Lantier, Zu eta Biok, Paulino Soliarrain eta Gorostidi enpresetako LABeko ordezkariek hartu dute parte.
Ziurtagiria duen SAM enpresako langileen ordezkariak lantegian euskararen aldeko konpromiso zehatzak hartzen eta enpresak ziurtagiria eskuratu zezan eragiten nola inplikatu diren azaldu zuen. Bere hitzetan, Bai Euskarari Ziurtagiriak enpresaren barruan euskara planak abiatzen laguntzen du. Gainera, Bai Euskarari Ziurtagiriak enpresa guztia inplikatzen du. Izan ere, enpresako normalizazio prozesua elkarlanean oinarritzen da, jendarteko prozesuaren antzera. Lantokiak guztiz euskalduntzeko zuzendaritza, langileak, euskalgintza eta instituzioek batera lan egin behar dute.
Aurkezpen hau eremu honetan Bai Euskarari Ziurtagiria bultzatzeko antolatu den ekintza multzotik lehen urratsetako bat izan da. Horrela, Zizurkilgo eta Alegiako entitateei aurkeztu zieten Ziurtagiria duela egun batzuk eta ildo beran, Villabona eta Tolosako udalek lankidetza hitzarmena sinatu zuten Kontseiluarekin.
Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Erantzun:


Zabaldu
Bildu
Twitter