2007-03-26

Bai Euskarari eguzkiaren pankarta

Herrietatik jasotako eskariei erantzunez, Bai Euskarari eguzkiaren irudia ardatz bezala duen pankarta egin dugu. Pankartan, lurra berotzen duen Bai Euskarari Akordioaren eguzkiaz gain unibertsoa ere ikus daiteke. Horrela, Bai Euskarari Akordioko eguzkiaren bizigaia diren enpresak, saltokiak, elkarteak eta era guztietako entitateak ere protagonista bihurtzen dira. Pankartaren hainbat metro helaraziko dizkizuegu, kopuru mugatua, eta horregatik, erabilpen neurtua egin beharko duzue. Kartela erabiltzeko iradokizunak:

• Kultur, kirol eta ikastetxeetako eragileek antola ditzaketen ekintzetan

• Herriko jaietan edo ekimenetan

• BEZ banaketa edo akordioaren beste ekitaldietan

 • BEAH kartelarekin bateratsu (apirilean helaraziko dizueguna)

Baztango udalak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmena berritu dute

2003an abiatu genuen lankidetzari jarraipena emanez, Baztango udalak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmena berritu dugu.

Udalaren izenean Xanti Aldako eta Kontseiluarenean Xabier Mendiguren idazkari nagusiak sinatu dute hitzarmena. Lankidetza honen baitan, Bai Euskarari Akordioaren prozesuarekin jarraitzeko aholkularitza eta laguntza eskaintzen dio Kontseiluak bailarako euskalgintzari. Konpromiso prozesua abian jarri zenetik egitasmo honek begi-bistako fruituak eman ditu: bailarako 47 saltoki, enpresa eta bestelako entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria dagoeneko.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:03:16 . 66 Hitzak . BaiEuskarari, Baztan . Erantzun
Jakin-minaren indarra

Kontseiluak eta Tolosaldeko Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiriaren aurkezpena egin dute Tolosaldeko eragile sindikalen aurrean. Insalus, Boinas Elosegui, Fudique, Illaki, Industrias Carnicas Tolosaldea, Inbiza, Lantier, Zu eta Biok, Paulino Soliarrain eta Gorostidi enpresetako LABeko ordezkariek hartu dute parte.

 

Ziurtagiria duen SAM enpresako langileen ordezkariak lantegian euskararen aldeko konpromiso zehatzak hartzen eta enpresak ziurtagiria eskuratu zezan eragiten nola inplikatu diren azaldu zuen. Bere hitzetan, Bai Euskarari Ziurtagiriak enpresaren barruan euskara planak abiatzen laguntzen du. Gainera, Bai Euskarari Ziurtagiriak enpresa guztia inplikatzen du. Izan ere, enpresako normalizazio prozesua elkarlanean oinarritzen da, jendarteko prozesuaren antzera. Lantokiak guztiz euskalduntzeko zuzendaritza, langileak, euskalgintza eta instituzioek batera lan egin behar dute.

 

Aurkezpen hau eremu honetan Bai Euskarari Ziurtagiria bultzatzeko antolatu den ekintza multzotik lehen urratsetako bat izan da. Horrela, Zizurkilgo eta Alegiako entitateei aurkeztu zieten Ziurtagiria duela egun batzuk eta ildo beran, Villabona eta Tolosako udalek lankidetza hitzarmena sinatu zuten Kontseiluarekin.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:15:40 . 150 Hitzak . Tolosaldea . Erantzun