2007-03-14
Tolosak euskararen aldeko urratsak ematen jarraitzeko duen asmoa argi utzi du. Izan ere, Kontseiluak eta Tolosako udalak lankidetza hitzarmena berritu dute gaurkoan. Sei urte igaro dira jada Tolosan Bai Euskarari Akordioa abian jarri zenetik eta egitasmo honek emandako fruituak begi-bistakoak dira. Tolosako 60 saltoki, enpresa eta bestelako entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria dagoeneko.
Izan ere, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarte berriaren sorrera aurrera doa. Osatu baino lehen, Kontseiluko ordezkariak Euskal Herriko hainbat eta hainbat eragileren ekarpenak jasotzen ari dira. Lan-mundua euskalduntzeko Administrazioak zeregin horretan ezinbestekoak diren eragileen artean ‘elkarlana’ bideratu eta gidatzeko ardura izan behar duela uste baitu Kontseiluak.
Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Erantzun:


Zabaldu
Bildu
Twitter