2007-03-26

Bai Euskarari eguzkiaren pankarta

Herrietatik jasotako eskariei erantzunez, Bai Euskarari eguzkiaren irudia ardatz bezala duen pankarta egin dugu. Pankartan, lurra berotzen duen Bai Euskarari Akordioaren eguzkiaz gain unibertsoa ere ikus daiteke. Horrela, Bai Euskarari Akordioko eguzkiaren bizigaia diren enpresak, saltokiak, elkarteak eta era guztietako entitateak ere protagonista bihurtzen dira. Pankartaren hainbat metro helaraziko dizkizuegu, kopuru mugatua, eta horregatik, erabilpen neurtua egin beharko duzue. Kartela erabiltzeko iradokizunak:

• Kultur, kirol eta ikastetxeetako eragileek antola ditzaketen ekintzetan

• Herriko jaietan edo ekimenetan

• BEZ banaketa edo akordioaren beste ekitaldietan

 • BEAH kartelarekin bateratsu (apirilean helaraziko dizueguna)

Baztango udalak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmena berritu dute

2003an abiatu genuen lankidetzari jarraipena emanez, Baztango udalak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmena berritu dugu.

Udalaren izenean Xanti Aldako eta Kontseiluarenean Xabier Mendiguren idazkari nagusiak sinatu dute hitzarmena. Lankidetza honen baitan, Bai Euskarari Akordioaren prozesuarekin jarraitzeko aholkularitza eta laguntza eskaintzen dio Kontseiluak bailarako euskalgintzari. Konpromiso prozesua abian jarri zenetik egitasmo honek begi-bistako fruituak eman ditu: bailarako 47 saltoki, enpresa eta bestelako entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria dagoeneko.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:03:16 . 66 Hitzak . BaiEuskarari, Baztan . Erantzun
Jakin-minaren indarra

Kontseiluak eta Tolosaldeko Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiriaren aurkezpena egin dute Tolosaldeko eragile sindikalen aurrean. Insalus, Boinas Elosegui, Fudique, Illaki, Industrias Carnicas Tolosaldea, Inbiza, Lantier, Zu eta Biok, Paulino Soliarrain eta Gorostidi enpresetako LABeko ordezkariek hartu dute parte.

 

Ziurtagiria duen SAM enpresako langileen ordezkariak lantegian euskararen aldeko konpromiso zehatzak hartzen eta enpresak ziurtagiria eskuratu zezan eragiten nola inplikatu diren azaldu zuen. Bere hitzetan, Bai Euskarari Ziurtagiriak enpresaren barruan euskara planak abiatzen laguntzen du. Gainera, Bai Euskarari Ziurtagiriak enpresa guztia inplikatzen du. Izan ere, enpresako normalizazio prozesua elkarlanean oinarritzen da, jendarteko prozesuaren antzera. Lantokiak guztiz euskalduntzeko zuzendaritza, langileak, euskalgintza eta instituzioek batera lan egin behar dute.

 

Aurkezpen hau eremu honetan Bai Euskarari Ziurtagiria bultzatzeko antolatu den ekintza multzotik lehen urratsetako bat izan da. Horrela, Zizurkilgo eta Alegiako entitateei aurkeztu zieten Ziurtagiria duela egun batzuk eta ildo beran, Villabona eta Tolosako udalek lankidetza hitzarmena sinatu zuten Kontseiluarekin.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:15:40 . 150 Hitzak . Tolosaldea . Erantzun

2007-03-22

Bai Euskarari Ziurtagiriaren aurkezpena Alegian

Kontseilua eta Alegiako euskalgintza izan dira, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Akordioaren aurkezpena egiten. Aurkezpen publiko hau Bai Euskarari Ziurtagiria bultzatzeko antolatu diren ekintza multzo baten lehen pausoetako bat besterik ez da izan. Ostiralean bertan esaterako, Bai Euskarari Ziurtagiria Tolosaldeko eragile sindikalen aurrean aurkeztuko du Kontseiluak. Alegiako prozesuan, Kontseilua, Alegialdeko euskalgintza, Alegiako udala eta hainbat norbanako ari dira lanean.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:22:06 . 57 Hitzak . BaiEuskarari, Tolosaldea . Erantzun 1

2007-03-19

Bai Euskarari zozketa Azkoitian

Azkoitiko euskalgintzak, udalak eta ziurtagiridunek Bai Euskarari zozketa antolatu dute, erakunde eta establezimendu horietako kide eta bezeroen leialtasuna eskertzeko asmoz. Azkoitian Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltoki, enpresa eta era guztietako entitateek oparituko dituzte 300, 200 eta 100 euroko erosketa-txartelak, Ziurtagiria duten saltokietan gastatzeko.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 19:52:57 . 40 Hitzak . Azkoitia . Erantzun

2007-03-14

Tolosan Bai Euskarari Ziurtagiriarekin elkarlanean

Tolosak euskararen aldeko urratsak ematen jarraitzeko duen asmoa argi utzi du. Izan ere, Kontseiluak eta Tolosako udalak lankidetza hitzarmena berritu dute gaurkoan. Sei urte igaro dira jada Tolosan Bai Euskarari Akordioa abian jarri zenetik eta egitasmo honek emandako fruituak begi-bistakoak  dira. Tolosako 60 saltoki, enpresa eta bestelako entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria dagoeneko.

Izan ere, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarte berriaren sorrera aurrera doa. Osatu baino lehen, Kontseiluko ordezkariak Euskal Herriko hainbat eta hainbat eragileren ekarpenak jasotzen ari dira. Lan-mundua euskalduntzeko Administrazioak zeregin horretan ezinbestekoak diren eragileen artean ‘elkarlana’ bideratu eta gidatzeko ardura izan behar duela uste baitu Kontseiluak.

 
Sinaketa
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:13:22 . 102 Hitzak . Tolosaldea . Erantzun

2007-03-05

Bai Euskarari Akordioak behar dituen komunikazio-lanen eraginkortasuna indartzeko, herrietara zuzentzen ditugun langaiak berritzen ari gara. Hala, Bai Euskarari Akordioa garatzen ari zareten herrietako teknikari eta euskalgintzako kideei zuzentzen dizuegu "Komunikazioaren bost gakoak" txostena.

Eskuratu nahi baduzue, egin klik hemen:

http://www.kontseilua.org/txostenak/Komunikazioaren%205%20gakoak.pdf

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:25:57 . 50 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>