2007-02-02
Bai Euskarari Akordioak lan ildo oso garrantzitsutzat du eragite lana. Normalizazio prozesuan jarraitzeko gogoa indartzeko, funtsezkoa da konpromisoak hartu eta Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten entitateak ezagutzera ematea, horien sustapena egitea eta egindako ahalegina aitortzea.
Ildo horretan, Kontseiluak ekimen pilotua burutu du Zarautzen, gainerako herrietara zabaltzeko asmoz. Herrian Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragile guztiak plano batean kokatu eta plano hau herriko hainbat tokitan jarri da. Modu honetan euskaldunei gune euskaldunen berri eman nahi diegu, euskaraz bizitzeko aukeren berri. Era berean, erakunde, elkarte eta enpresa berriak erakarri nahi ditugu konpromiso prozesura.
Zuen herrian lan tresna hau frogatu nahi baduzue, egin albiste honen izenburuan. Gainera, gure lankideak zuekin harremanetan jarriko dira azalpen gehiago emateko
Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Erantzun:


Zabaldu
Bildu
Twitter